Hasiera: Dezagun argia piztu
Amaiera: eraiki ta finkatuko.
Titulua/Ezkaintza: Argia behar da piztu
Iturri nagusia: ARAN, 726 (1993) 16. or.
Beste iturria(k): AOB: 1 + K4D, 53 + K5D, 16
Idazte-urtea: 1985-09-23 (AOB, eskuzkoa)
Argitarapen-urtea: 1988 (K4D)
Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Argia
Dokumentu mota: Inpr + Pri + Esk + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Pello Zabala
Sinadura: Bitoriano Gandiaga (Arantzazu aldizkarian)
Hiztegia:
* ostantza = egunsenti
Testu-oharrak:
Iturri guztiak berdinak dira, ohar zenbakituen bidez adierazitako aldaera txikiak kenduta.
(1) AOB-ko jatorrizkoan, lehen lerroa: "Argia piztu behar da" (ARAN aldizkariak titulutzat jarri du hori).
(2) AOB-ko eskuzkoan: "sutuko" eta "piztuko", biak aukeran; AOB makinazkoan eta K5D-n: "sutuko", K4D-n bezala; em>Arantzazu aldizkarian: "sortuko" (badirudi inprimaketa-okerra dela azken hau).
(3) Lerro hau, AOB eskuzkoan: "argitan [pozetan] dugu Herria"; AOB makinazkoan: "argitan dugu Herria", baina alboan eskuz "geroa" dago iradokita, "Herria" hitzaren ordez; K4D, K5D eta ARAN: "argitan dugu mundua";
Ingurune-oharrak:
[I] GEIR CDko elkarrizketetako batean, Elorri liburuaren ingurukoan, dio kanta hau bere baserrian mutikotan izandako esperientziari lotuta dagoela: elektrizitaterik ez zen hartan gauero akarburo-argia pizten zutenekoa.
[II] Elkarrizketa berean aitortzen duenez, Arantzazuko fraideren batek esan berria zion, panteista zela olerki honetako ikuspegia.
Julen Urkizak ez du jaso bere EBOB obran, Aranzazu aldizkarian "Argia behar da piztu" tituluarekin eta "Dezagun argia piztu" hasiz emandako olerki honen erreferentzia.