Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gorputz bekoia, lurretik iabilt

Amaiera: Arre gorago!

Titulua/Ezkaintza: Excelsior

Iturri nagusia: ELRL, 32-34

Beste iturria(k): EXC, 18 (1956) 145-146 or

Idazte-urtea: 1955-1956-it

Argitarapen-urtea: 1956 (Excelsior)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Aita Gandiaga'k (EXC)

Hiztegia:
* ilaun = arin

Testu-oharrak:
ELRL-ko aldaera, makinazkoa, ia berdina da EXC-ko aldaerarekin. Baina gero eskuz hainbat aldaketa sartu zuen lehenengoan autoreak.
Eskuzko aldaerok kortxete artean adierazi ditugu hemen, oraingoan EXC-ko jatorrizkoa oinarrizkotzat utziz. Dena dela azpain ELRL-ko testua ere eman dugu, eskuzko aldaketak integratuta, eta makinazkoak kortxeteen artean ipinita. EXC-n argitaratu ondokoak dira noski ELRL-ko eskuzko aldaketa horiek; gero argitaratu gabe geratu baziren ere, azken formatzat jo genitzake agian eskuzko horiek.
(1) Ondoan "ziurra" hitza ere badago idatzita eskuz ELRL-n; ez da erraza asmatzen non kokatu.
(2) "da" hitza ezabatuta dago ELRL-n. (3) Azken lau lerro hauek ezabatuta edo daude ELRL-n, gaineko eskuzko arrastoen bidez.
(4) (4) Azken bi lerro hauetan aldaketa iradoki zituen eskuz ELRL-n, baina makinazko formak ezabatu gabe.
(5) Lerro hau ezabatuta edo dago ELRL-n.
(6) Lerro hau eta aurrekoa ez dira errazak ulertzen; kopiaketa-okerren bat ote dago?

Ingurune-oharrak:
[I] Poema honek honako sarrera hau dakar ELRL-n —antzekoa dakar EXC aldizkarian ere—:
"Anai profesatu-barriak: —ba-zakustedaz, lasterka mendian gora, besoak zabal —Kristo gogoan— gaiñerantza, iñoiz geiago atzerantz ez biurtzeko.
Bidean ba-dago eragozpenik! Eta gorputza, anai astoa —gogora Aita Prantzizkorena—, zitalduko da maiz, nagikeriz, mukerkeriz, beekeriz. Izan be, asto begiz, ibarretako margo ta bigun leuna itxi, ta malda soillari, gaiñeko atsegin ezbaiko-lekutekoarren [sic], lotutea, zorakeri mardo bat da; ain bai da sailla Kurtzerakoa!
Baiña ba-dogu beste begirik: adimen begi, eta argirik: sinismen. Onen bestez aski dogu ta aurrera goazen, goiko gallura-arakoa ez(?)-dana illezin bedarrez. Zeuori:"
Teologiako ikasleek Arantzazuko lehenengo edo bigarren urtean egiten zuten fraidetzako betirako profesioa (zin-hitzak).
[II] Eskaintza testuan aipatzen du “anai astoa”, San Frantzisko Asiskoren ahotan ipiniz norberaren gorputza adierazi nahi duen espresio hori.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa