Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Irribarrez dagiri sorkaldea:

Amaiera: Oi, ene baserriko goizaldea!...

Titulua/Ezkaintza: Baserriko goizaldea [Euzko-gogoa]

Iturri nagusia: EUZG, 1952, 7-8 zenb., (Urtarrila-Dagonila) 3. or.

Beste iturria(k): DMA (1952, 4. zenb., 49. or.)

Idazte-urtea: 1952 (??)

Argitarapen-urtea: 1952 (EUZG + DMA)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Dakt + Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Gandiaga'tar B. Ank. (Dos Meses)

Hiztegia:
* jainkollo = tximeleta
* ioran (= joran) = gogo bizi, irrika
* erlantz = distira

Testu-oharrak:
DMA eta EUZG aldizkarietako testuak berdinak dira, ia erabat, kortxeteen artean adierazitako eta beste antzeko aldaera ortografiko txikiren bat kenduta..

Ingurune-oharrak:
[I] Eusko-Gogoa-n, "Orbelaun" sinadurarekin dator olerki hau. Aldizkari berean argitaraturiko bi olerkitan erabili zuen sinadura hori.
Iñaki Sarriugartek bere "Orbelaungo txoriak Orbelaunera nahi menditik mendira" idazlanean (115. or.) honako olerki honek Gandiagak argitara emandakoetatik lehenetarikoa izan behar duela dio. Aurretik Gure Izarra (GIZ) aldizkarian emandakoak ez zituen agian ezagutzen. "Irribarrez da giri sorkaldea" olerkia bera aurretik Dos meses Arantzazuko barne-aldizkarian "argitaratua" zuen. Eta 1950ean Gure Izarra-n argitaraturikoaz gain, 1951n dozenerdi bat behintzat argitaratu zituen Gure Izarra-n, Dos Meses-en, Excelsior-en —hirurok ziren, ordea, fraide-ikasleen barne-aldizkariak, eta hortik landa ezezagunak—.
[II] Tituluaren azpian honako ohar hau dakar, DMA-n: "Donostiako Olerti-epaile-maiak eder etsia dot olerki edo dalako au)". Noiz izan ote zen hori? Agian "Neure arrebatxua jazten zendun lez" olerkiarekin batera bidali zuen; hori ere "goraipatu" egin omen zuen epaimahaiak (ik. EUZG, 1952, 7-8 zenb. (Urtarrila-Dagonila) 4. or.).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa