Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zorionak, klaro.

Amaiera: Zorionak!

Titulua/Ezkaintza: Zorionak

Iturri nagusia: AOB: 6

Beste iturria(k): MRN: 5

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa\Poesia

Sinadura: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
AOB-n eskuzko eta makinazko testuak ditugu, eta berdinak dira testuan, hitzen bat gorabehera. MRN-koa, berriz, AOB-ko makinazkoa bera da, baina testu-aldaketatxoren bat eta inprimatzeko oharren bat edo beste gaineratu zuen eskuz hor. Dena dela, maminazkoetan dagoen azken paragrafoa, olerkien ondorengoa ez dirudi hasieran testu honen parte zenik, eskuzkoan ez baitago. Eta aparteko orrialde batean ere aurkitu dugu makinaz idatzita. Hitzaldiaren konklusiotzat idatzi ote zuen ala Gabon-agur apartekoa ote zen, gero hitzaldiaren konklusiotzat erabili zuena. Dena dela, datu-basean aparteko sarrera eman diogu testu horri, Gabon-agurren artean sailkatuta.
(1) "orduan ere izaten zen bai, ahal bazen" idatzi zuen eskuz azken esaldi hori MRN-ko testuan.
(2) Makinazko kopietan "Txanpa ta burgeskeria" dago idatzita, baina GDA-ko jatorrizkoan "eta" dago idatzita, eta horrela dago jasota hemengo dokumentu honen eskuzko testuan ere. Kopiaketa-okerra da zalantzarik gabe makinazkokoa; zeren eta MRN-ko testuan eskuz zuzendu egin baitzuen, "eta" idatziz.

Ingurune-oharrak:
Testu honek hitzaldi itxura dauka, baina ez dakigu ez noizkoa den —zalantzarik gabe "Gabon dut anuntzio" liburua argitaratu ondokoa da, 1986— eta ez non emana den ere. Dena dela, "Neguan —familian—" hasten den testuarekin ez du zer ikusirik, nahiz eta azken honek ere Gabonei buruzko hitzaldiren baterako eskema ematen duen.
[I] Olerki zati hauetatik, aurrena "Eta gabonak, eta Gabonak" hasten den olerkitik jasota dago; bigarrena, "Hi, bertsolari, konta ezaiguk" olerkitik; azken biak "Gabon dut anuntzio" olerkitik daude jasota.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa