Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Erregeren profetentzat

Amaiera: gure lurra eta ezin-etsia.

Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Klink”)

Idazte-urtea: 1970-1974-it (AOB-R)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: Euskara: Eskubidea

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Eskuzko testuan ez dago inolako puntuazio-zeinurik, azken puntua izan ezik.
(1) Lerro honen eta hurrengoaren artean beste hiru lerro zeuden jatorrizkoan, baina ezabatu egin zituen:
"barruak eskatzen digu
eta hori dugu behar gorria
ba dugu eskubiderik"

Ingurune-oharrak:
[I] Azken lerro hauek era beretsuan aurki ditzakegu "Gure egia" olerkiaren bigarren ahapaldian:
"Gure egia
geure Herria da
Herri bezala bizi nahi
dugun egarria."
Eta ia hitzez hitz daude "Zeuontzat edango dugu" olerkian.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa