Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean:

Amaiera: baina egiazkoak ere bazirela erantzun nion.

Iturri nagusia: HAE: 9

Idazte-urtea: 1997 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Familia

Azpi-gaia: Biografia: Baserria

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Hiztegia:
* karraju = "Pasilo que en los caseríos va de la cuadra a la cocina" (Labayru Hiztegia).

Testu-oharrak:
(1) Paragrafo hau eta aurrekoa -"Orbelaungo goiz hain urrunak..." hasten denetik honainoko testua-, Gandiagaren beste testu batean ere berdin berdin aurkitzen dugu: "Zahartu egin da bat" hasten den testuan hain zuzen ere.
(2) Hemendik hasita, "Karmelo Iturria Lizar..." testurainokoa "Zahartu egin da bat" hasten den testuan ere badago; azken testu hau hortxe moztuta gelditzen da, orriren bat edo gehiago falta zaiolako.
(3) Itxuraz amaitu gabe utzi zuen testu hau.

Ingurune-oharrak:
ik.: Hitzaldi-testu hau eta "Ni neu euskal idazleetako bat" titulua duena ez dira agian hitzaldi bat bera -ala bai?-; dena dela, biak dira hurbilekoak, bai gaiaren eta bai estiloaren aldetik. Bigarren hori 1997an dago datatuta. Horregatik beste honi ere urte bera esleitu diogu.
[I] Eskuzko testuaren gaineran "Olga: 118378" dago idatzita. Hitzaldia eskatu ziona ote da?
Bada beste testu bat (orrialde bakarrekoa), itxuraz berdin hasten dena, baina itxuraz bakarrik: "Nik neure burua kokatu behar dut gure literatura eta poesiaren barruan". Honela hasten den testua ere hitzaldiren baterako eskema edo ideia-sorta da nonbait. Idazkeraren aldetik eta erabilitako paperari begiratuta, oso kidekoak dira bi testuak. Baina edukian oso ezberdinak dira: Bata Gandiagaren biografia da, eta besteak Gandiaga idazleaz dihardu. Izan ote daitezke hitzaldi beraren bi parteak?
Izan ere, hemengo hitzaldi-testu luze hau eta beste testu laburrago bat, "Zahartu egin da bat" hasten dena, bata besteari lotuta daude, zalantzarik gabe; zatiren batzuk hitzez hitz daude bietan berdin. Badirudi, "Zahartu egin da bat" testua izan daitekeela aurrena -zirriborro modukoa- eta "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" testua -hemengo hau- horren bigarren erredakzioa eta garapena. Lehenengoan, ordea, testu luzeago honetan jaso gabeko honako ideia eta testu hau dator: "Zer zerikusi duen honek guzti honek dihardugun literatura sorkuntzarekin? Bistan ez badago, ez da zaila adieraztea: pertsona guztia dago gorrin horrek jota, pertsona guztiaren emaitzak daude gaitz horrek kutsatuta eta noizbaitzuetako deskuido eder batzuez aparte, kontzienteago ala inkontzienteago, pertsona guztia dago asaldatuta, bere onetik irtenda, etsipenera, hondamenera eta oldarkeriara lerratua, ze, "de lo que se come se cría".
Uste izatekoa da, beraz, "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" testuan bigarren zatia falta dela, Gandiaga idazleari dagokiona; zati horretarako ideiaren batzuk "Nik neure burua kokatu behar dut gure literatura eta poesiaren barruan" hasten den testuan daude, hain zuzen. Azken batez, aipatu ditugun hiru testuak: "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean", "Zahartu egin da bat" eta "Nik neure burua kokatu behar dut gure literatura eta poesiaren barruan", hitzaldi bakarraren edo bakarrerako testuak dira, partez ezberdinak eta gehienbat osagarriak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa