Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ni Orbelaungoa naiz.

Amaiera: eta holakoen erre-hondakinak.

Titulua/Ezkaintza: Aeroplano gaiztoak

Iturri nagusia: TRES, 73-76 or.

Beste iturria(k): AOB: 2

Idazte-urtea: 1986 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1987 (Triskantzatik esperantzara)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Historia

Dokumentu mota: Inpr(Lib) + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Artikulua

Hiztegia:
* abiatu = sumatu
* autu= solas
* eria = feria
* lakar = latz
* lastamar = lastaira
* upielako = handi-handi, itzel

Testu-oharrak:
AOB-ko makinazko testua eta liburukoa berdinak dira, aldaera txikitxoren batzuk kenduta.
(1) AOB-ko makinazko testuan “betekoz” dago, “betean” formaren lekuan.
(2) “urte nituen” behar du noski; inprimakegiko okerra da, jakina.
(3) “eta Josekin” gaineratu zuen eskuz testu daktilografiatuaren gainean; baina inprimatuan ez zuen sartu. Anaia gazteagoa zuen Jose hori.
(4) Puntu honetan ere ohartxoa idatzi zuen orriaren azpian, makinazkoan: “aitarekin itaurrean”; baina testu argitaratuan ez zuen sartu. Seguruenik beste kopia daktilgrafiaturen bat bidali zuen inprimategira.

Ingurune-oharrak:
ik.: Zalantzarik gabe, zuzenean libururako idatzi zuen idazti hau, editoreek eskatuta, Gernikaren bonbardaketaren 50. urteurrenerako. Horren aurreko urteko data esleitu diogu, beraz.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa