Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Egon. Geldi t'edegi egon,

Amaiera: begiaren luzez.

Titulua/Ezkaintza: Leio luzean [Gerraondoko Euskal Poesiaren Antologia] + Ta egon [Olerti]

Iturri nagusia: ELR-1, 149-150 or. (ELR-2, 110. zenb., 169-170 or.)

Beste iturria(k): Olerti (1961, I-II - Urtarrila-Martxoa), 20-21 or. + ELRP, 85. or. (gaztelania) + Hegats 11, (1994) 26- or + GEP (1945-1964), 141-142 + ELRD, 1. diskoa, 11. pista + AOB: 1 (gaztelaniazkoa ere bai: “Estar quieto y abierto”) + OBAR (errezitazioa)

Idazte-urtea: 1954 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1961 (Olerti)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Errezitazioa: JosAnton Artze (ELRD) + Bitoriano Gandiaga (GAER + HPL-2-A, 163-184 zenb. + GBO-I)

Testu-oharrak:
ELR-ko eta Olerti-ko eta Hegats-eko testuak berdinak dira, aldaera ortografiko txikiren bat salbu. GEP-k ELR-tik jaso zuen testua.
Gaztelaniazko beste itzulpen bat ere bada AOB-n: "Egon. Geldi" / "Estar quieto y abierto" hasten dena.

Ingurune-oharrak:
ik.: Autoreak berak dioenez, 26 urte zituela-edo idatzi zuen olerki hau (HPL-2-A); beraz 1954an.
Kasete horretan jasotako hitzaldi eta olerki-irakurketan, olerkia errezitatzeaz gain, hori idazteko testuinguru psikologiko eta biografikoa eman zituen: Gandiagaren izaera kontenplatiboa nabari omen da hor; eta mahai gainean latinezko teologiako testuliburua zuelarik, leihotik bestaldera eguzkiaren gordetzeari begira edo, idatzitako olerkia omen. Hitzaldi horretan bertan, olerkiaren azalpen xeheagorik ere eman zuen, eta jasota dago kasetean.
Olerki hau bost aldiz behintzat argitaratuta dago; aurrenik Olerti sortan (1961), ondoren Elorri liburuan (1962). Gerraondoko Euskal Poesiaren Antologia liburuak (GEP) osorik jaso zuen. Errezitalditan ere behin baino gehiagotan erabili izan zuten, Gandiagak berak batez ere, eta bai Joxean Artzek ere.

Iruzkina:
Olerki honi buruzko iruzkin garrantzikoa egin zuen autoreak, HpL-2-A kasetean jasotakoa: "Badira gehiago ere neure erara eginak, adibidez: "Ementxe dago arkaitza" (27. orrialdekoa); "Berbak begipuntetan" (33. or.); "Usain erle" (37. or.); "Bazoaz eta bazatoz" (40. or.); "Neguan besarkatu" (41. or.); "Zarpil" (47. or.); "Xirimiri txanka meia" (69. or.); "Kantuak airean" (94. or.); "Poematxuok ba-doaz" (95. or.); "Urrundik naiatortsu" (120. or.); "Egon. Geldi t’edegi egon" (169. or.); "Lur busti au pozik (179. or.); "Banitzan elorri" (184. or.); "Lurrezkoak gara" (185. or.); "Ardien ule-malutak (188. or.); “Koruko gerizpe" (206. or.); "Egutera, keiari" (220. or.); "Landa orlegian" (236. or.); "Gurari itxasoko" (260. or.); "Begian jaio zan" (263. or.); eta beste asko. (Gandiaga, B.: “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 211. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa