Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Tonto izenez naute

Amaiera: ero eta haurren gisan.

Titulua/Ezkaintza: J.G.ri eta beste batzuei

Iturri nagusia: ABG, 88 (ABGZ, 37)

Beste iturria(k): AEN, 9

Idazte-urtea: 1985-1988-it (EUP)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Esk + Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Hiru iturrietako testuak berdinak dira, aldaera ortografiko txikiren bat edo beste kenduta: adjetibatu - adjektibatu, nahi-alak - nahi-ahalak.
(1) Hirugarren eta laugarren lerroak beste era batera idatzi zituen hasieran, AEN-n, baina gero ezabatu: "Ezin izan baitiet / ezetzik demostratu".

Ingurune-oharrak:
[I] Zein da poema eskaintzen dion J.G. hori?
[II] Tonto izateraren ideia bestelako testutan ere badarbil Gandiagak, erdi ironiko, erdi serio. Adibidez, honela dio halako batean:
"Tonto jaio nintzen eta ez dut tontotasun
oskolik hausteko indarrik izan
eta inork ez du izan tontotasunetik atera ahal
nintzakeen besteko indarrik.
Eta tonto guztiak bezala tematsu naiz,
baina etsi dut tonto izatera" ("Haizetan, euritan,
eguzkitan" hasten den olerkia).

Iruzkina:
"Tonto izenez naute". "Pertsona batzuek berek pentsatzen duten, uste duten, irizten duten edota jakin dakiten haren kontrako edo alderantzizko ikuspuntu, begitazio, iritzi edo irudipenik azaltzen diezunerako botatzen dizute tonto zaren kalifikatzailea. Inorena, dena eztabaida daiteke, baina berena? Berena eztabaidatu? Bueno, baidatu bai, baina eztatu? Ez, tontoa ez izatekotan. Eta batek onartu egiten du tontoa delakoa, eta lasaitasun handia sentitzen du, gaitzesten dizkioten bideak barna badagoelako non gozatu, ikuspegi eta alor azkengabetan. (Bitoriano Gandiaga, ABG, 83).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa