Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Barri eguna ta argi.

Amaiera: intza lez agortu.

Iturri nagusia: ABG, 24 (ABGZ, 6)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 25

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* unki (=onki?): opari, sari (ELR-2).
* aro = giro; sasoi.

Testu-oharrak:
ABG-ko eta ABGZ-ko testuak berdinak dira, aldaera ortografiko txikitxoren bat salbu.
AOSA-ko eta ABG-ko testuak berdintsuak dira, salbu kortxeteen artean adierazitako aldaerak. Aldaketa horiek AOSA-ko makinazko kopiaren gain daude eginda eskuz, eta horrela pasa ziren beste iturrietara.
(1) AOSA-ko lerro honetako eskuzko aldaketa honela zegoen: "ta urratzen oiartzuna"; baina gero aldatu egin zuen nonbait em>Olerti-n argitaratzekoan edo, eta "t'oņatzen oiartzuna" idatzi.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II (urtarrila-ekaina) 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.

Iruzkina:
"Barri eguna ta argi". "Zenbat egun eder Arantzazun eta zenbat une atsegin eta zorabio zoragarri.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 12).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa