Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Inoiz garairik izan

Amaiera: bada zer itxaron!

Titulua/Ezkaintza: Christmas

Iturri nagusia: GDA, 91-92 (GDAZ, 50)

Beste iturria(k): Egan, 1984, 5-6, 85-86 + AOB: 1 + AAF:1

Idazte-urtea: 1983-12-18 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1984 (Egan)

Gaia 1: Gabonak

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Gerra

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala (Egan + GDA)

Testu-oharrak:
AOB-ko testua, eta AAF-koa eta Egan-ekoa berdinak dira –azken biotan doinu eta guzti–. Egan-ekoan osorik maiuskulaz idatzita daude "Zein da Gabonen funtsa" eta "Horra, baina, Gabona" ahapaldiak, leloarena edo egiten duten biak. Bestalde "Horra, baina, Gabona" beste honetara zegoen AOB-ko makinazkoan: "Horra, berriz, Gabona; baina makinazkoaren gain aldatu egin zuen; eta horrela pasa zen Egan-era eta GDA-ra ere.
GDA-ko testua ere beste bi iturrietakoa bezalako da, baina lau lerro behintzat aldatuta datoz, ohar zenbakituetan adierazten dugunez. Lerro horien aldaketa GDAZ-ko makinazko testuaren gain egin zuen autoreak eskuz. (1) AOB-n, AAF-n eta Egan-en honetara daude lerro hau eta ondorengoa: "iluna da garai hau / latzean traketsa". (2) AOB-n, AAF-n eta Egan-en: "ezperen erronka" (3) Beste honetara dago lerro hau AOB-n, AAF-n eta Egan-en: "Nuklear armaz eta".

Ingurune-oharrak:
Kanta hau 1983ko Gabon-agur bezala bidali zien nonbait adiskideei, Juan Martin Alegria eta Maragarita Ayerdi eta familiari behintzat bai (AAF).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa