Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hi, bertsolari, konta ezaiguk,

Amaiera: inoren lotsari berri.

Titulua/Ezkaintza: Christmas [Egan] + Hi, bertsolari [GDAK]

Iturri nagusia: GDA, 46-49 (GDAZ, 29-30)

Beste iturria(k): Egan, 1984, 5-6, 80-82 + GDAK, 32 + AOB: 1 + OLCD (B aldea, 3. pista)

Idazte-urtea: 1983-12-06 (Egan) /1992 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1984 (Egan; ik.)

Gaia 1: Gabonak

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala

Testu-oharrak:
GDA-ko eta Egan-eko testuak berdinak dira, kortxeteen artean adierazitako aldaerak kenduta.
GDAK-n GDA-ko azken lau ahapaldiak falta dira; aurreneko hiruretako testuak berdinak dira.
GDAZ-ko testuaren gainaldean idatzi zuen olerkiaren eskaintza: "Maria Maiztegi eta Migel Lizarralde adiskideei, ezkontzako zilar ezteietan". Egan-eko lehenagoko argitalpenean ez zeukan horrelako eskaintzarik.
AOB-ko horiek denak baino lehenagokoa da seguruenik
adibidez, beti "abots" dago idatzita, GDA-n "ahots" bihurtua
; AOB-n lehen ahapaldia falta da gainera; eta bestelako aldaketaren bat edo beste egin zuen eskuz; ondorengo kopiatan jaso zituen horrelakoak. Ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu horiek.
1992an edo, eguneratu egin zuen olerkia, urte hartako munduko gertakariak gogoratuz, eta Gabonetako etxez etxeko kantaldian abesteko edo: azken bertsio hau hartu zuen, hain zuzen ere, Gontzal Mendibilek bere Olentzaro diskorako (OLCD). Bi bertsioak eskaini ditugu bata bestearen ondoren.
(1) Egan eta GDAZ: "daitezken". Azken honetan eskuz aldatu zuen.
(2) Ahapaldi hau bere "Zorionak, klaro." hasten den testuan
hitzaldian
jaso zuen.
(3) AOB-ko testuan "etsamina" zekarren hasieran; eskuz aldatu zuen.
(4) GDA aurreko kopietan "abots" dago idatzita, hemen eta beheraxeago.
(5) AOB-n "Belengo" zegoen idatzita hasieran; hori ezabatu eta "Kristoren" idatzi zuen eskuz.
(6) Azken lau lerroak honetara zeuden AOB-ko testuan:
"zorion truke utzi beharko
hainbeste gauza alferri,
pobreen burlatan gerta ez dadin
hainbat gastubide berri."
Horiek parentesi artean ipini eta azpian eskuz idatzi zituen aldaerakoak, gero beste kopietara pasa zirenak.
(7) Egan-en "alairik" dago idatzita.

Ingurune-oharrak:
ik.: Olerki hau lehen aldikoz 1983an Egan-erako edo idatzi zuen. 1992an, berriz, birmoldatu egin zuen, urte hartako gertakariak gogoratuz: Armenia eta Azerbaijan gerran zeudenekoa Karabakh Garaiaren kontura. Urte horretan Serbiak eraso egin zion Bosniari, eta gerra zegon bien artean. Urte berean Somalia goseteak harrapatuta zegoen, eta NBE-k kaskourdinak bidaliak zituen bertara. Migel Lizarralde, harakina lanbidez, Arantzazuko Begiolatza (Bellotza) Baserrikoa izatez, eta Maria Maiztegi emaztea Oņatin, kalean, bizi izan dira ezkonduta. Migel hila da, baina Maria bizi da oraindik. Oso adiskide handiak zituen Gandiagak.
[I] Gandiagak ondo bereizi oi zituen gehienetan "Gabon" (abenduaren 24ko gaua) eta Eguberri (abenduaren 25eko jaia). (ik. "Behin eta berriz, Berri pozgarriz" hasten den olerkian azken aurreko ahapaldiko bi lerro hauek:"ospatzen ari garen Gabonak / Eguberria dakarki;"; ik., baita ere, "Gabon-jaiak, Eguberri-jaiak" hasten den olerkia).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa