Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zorion, zorion, zorion,

Amaiera: axola ez eta hitzak on!

Titulua/Ezkaintza: Christmas [Egan]

Iturri nagusia: GDA, 42-43 (GDAZ, 27)

Beste iturria(k): Egan, 1985, 5-6, 67-68 or. + AOB: 1

Idazte-urtea: 1984-12-05 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1985 (Egan)

Gaia 1: Gabonak

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Jendetasuna

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala (Egan + GDA + Tomás Aragüés

Hiztegia:
* memel = ganorarik gabe, funtsik gabe
* tentel = ergel
* eltzagor = dunbal, bonbo
* atanbora = pandero

Testu-oharrak:
Zalantzarik gabe, AOB-ko testua da aurrenekoa iturrietan. Handik ondorengo iturrietara badaude aldaera batzuk: adibidez, leloko azken bi lerroak oso ezberdinak dira.
GDA-ko testua eta Egan-ekoa berdinak dira, kortxeteen artean adierazitako aldaera txikitxoak kenduta. Kortxeteen arteko bi zuzenketa horiek GDAZ-ko makinazko kopiaren gainean daude eskuz idatzita.
(1)Azken bi lerroak honetara daude AOB-n: zorion diogu zorion / edonoiz agurtuz edonor”.
(2) AOB-ko testuan ezberdina da leloa, honetara:
"Ai ene, balitza egia
Gabongo agurren erdia
turroi ta mazapan jateko,
ai ene, ahoen garbia!".
(3) AOB-n honetara daude bi lerro hauek: "Kanpotik milaka zorion, / barrutik nork egin jaramon?".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa