Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gizon begi-goritu,

Amaiera: erri askaturantz.

Titulua/Ezkaintza: Txillardegi Jaunari [ELR + Egan]

Iturri nagusia: ELR-1, 157-160. or. (ELR-2, 123. zenb., 180-183 or.)

Beste iturria(k): Egan, 1957, 5-6, 301-302 + ELRL, 185-188 + ELRP, 90-92 or (gaztelania) + GEP, 107-110

Idazte-urtea: 1957 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1957 (Egan)

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Sinadura: Gandiaga-tar B.A. (Egan)

Testu-oharrak:
Olerki hau osorik argitaratu zuten Egan aldizkariak eta ELR liburuak. Bestalde, ELRL-n ere badaukagu. Egan-eko eta ELRL-ko testuak ia berdinak dira, aldaera txiki batzuk salbu. ELR-koak, aldaketa ortografiko batzuez gain, bestelako aldaketa testualak ere sartu zituen.. Oinarritzat ELR-koa hartu dugu, eta ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu Egan-en eta ELRL-n dauden aldeak.
GEP-k Egan-eko testu osoa jaso zuen.
(1) Ahapaldi hau ezberdin dago Egan-en eta ELRL-n; honetara:
" Gorputza, zur ta burdiņ.
Ariman indarra.
Erbesteko itxasoan
ontzi lander gara.
Sagar baten zoztorra
ardatz baiņenean.
Eragozpena nai ta
alaren artean".

(2) Lerro hau honetara dator Egan-en eta ELRL-n: "Zeiņen sendoak diran". (3) Azken lau lerroak honetara datoz Egan-en eta ELRL-n:
"Nai buru-gabez goaz
lur eta uts gurtzera
gurtzen ditugun zeron
zazpi ezpagiņa".
(4) Ahapaldi hau ezberdin dator Egan-en; eta horrekiko ere aldaerak daude ELRL-n; azken hauek kortxete artean adierazten ditugu hemen bertan: Arima bere aldiz [Bere aldiz arima], goietara deika. Ezin gora-goratu lurrari itsatsita. Baiņa ez gaiten lotu eziņa ikusita. Mugitu gaiten gogor azkatu-indarrezka. [Baiņa ez gaiten lotu azkatu-indarrezka. Mugitu gaiten gogor eziņa ikusita]. (5) Azken bi lerro hauek honetara datoz Egan-en eta ELRL-n:
"Gorputza, mundu alde.
Arima, zerurantz".
(6) Azken hiru lerroak ezberdin datoz Egan-en eta ELRL-n:
"barruko lorriņa.
Iguiņez nabaitzen dot
obenera-griņa".
(7) Egan-eko eta ELRL-ko "eskaturantz" "askaturantz" bihurtu da ELR-n.

Ingurune-oharrak:
ik.: Txillardegiren Letuariaren egunkari ezkutua liburuari eskainitako olerkia da; 1957an argitaratu zuen lehen aldizkoz obra hori.
[I] Egan-ek Isaias profetaren honako aipamena dakar buruan, latinez: "Calamum quassatum non conteret" (Is. 42,3). Hau da, "Kanabera printzatua ez du hautsiko".

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa