Hasiera: Ez da nahikoa zure bakea,
Amaiera: bakean gozabidea.
Titulua/Ezkaintza: Denon artean egin dezagun guztiotzako bakea `[Arantzazu aldizkarikoa]
Iturri nagusia: ARAN, 795 (1999) 8. or.
Beste iturria(k): AOB: 2 + GBG, 46-49 + JEB, 14-15
Idazte-urtea: 1999-04-17 (ARAN)
Argitarapen-urtea: 1999 (ARAN)
Gaia 1: Bakea
Dokumentu mota: Inpr + Dakt + (Lib)
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (bai?)
Hiztegia:
eregi = eraiki
Testu-oharrak:
AOB-ko eta ARAN aldizkariko testuak berdinak dira.
GBG koadernoko testua ere berdina da.
JEB-ek ARAN-etik jaso zuen baina, baina ahapaldien banaketa egin gabe argitaratu zuen.
(1) Makinazko testuan "refugia" parentesi artean jarri eta ondoan "establece" dago idatzita eskuz.
(2) Makinazkoaren gain eskuz jarri zuen parentesi hori.
Ingurune-oharrak:
Arantzazu aldizkaria honako titulu honekn argitaratu zuen: "Denon artean egin dezagun guztiontzako bakea". Olerkiaren oinean honako ohar hau dakar: "Horra Gandiagak artez eta ederki eginiko bertsoak. Arantzazura Bakearen alde, apirilaren 17an, egin zen ibilaldian abestu zituen. Gaia, orduko ikurritza du: "Guztion artean Bakea guztion alde".
Makinazko testuaren buruan honako testu hau dator, 1999ko Garizumarako Euskal Herriko gotzainek idatzitako gutun pastoraletik hartua: "Ez diogu Jainkoari errezatzen, guk piztu ditugun liskarrak bare ditzan. Alderantziz, Jainkoak guretzat duen bake-asmoa guk onar dezagun egiten dugu otoitz, zer eragozpen eta oztopo jartzen diogun ohartu ahal izateko". 1999ko apirileko ibilaldirako idatzia da, beraz, olerki hau. Gero, 2001ean Donostiako Elizbarrutiak argitaraturiko Garizumako hitzaldietarako lagungarriak kuadernoan sartu zuen olerki hau, Gandiagaren beste hirurekin batera. Geroago Justizia eta Bakea. Poema eta otoitzak liburuskan (2003) argitaratu zuen Arantzazu argitaletxeak; hainbat jenderen eta bereziki Gandiagaren testuekin osotua dago hori.