Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ontzaren ujuak

Amaiera: gaurtik gizalditan.

Iturri nagusia: HGBN, 18

Beste iturria(k): AOB: 1 + HGBA, 35 + HGBS, 31 + HGB1E, 14

Idazte-urtea: 1969-it (AOB-O)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Izadia

Azpi-gaia: Biografia: Baserria

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Makinazko lehen kopia AOB-koa dateke. Hori ez zegoen euskara batuan idatzia, jatorrizkoari leial jarraituz baino; ondoren saiatu zen, —autorea bera, kaligrafian nabari duenez— euskara batuan jartzen. HGBN-ko makinazko kopia ezberdina da, euskara baturanzko zenbait aldaketa eginda, eta, gainera, makinazkoaren gain beste zenbait aldaketa sartu zuen, ortografian nahiz puntuazioan —hemen testu zuzendu hori hartu dugu nagusitzat—. HGBA-ko kopistak bere aldetik bestelako aldaketa ortografikoren batzuk sartu zituen, euskara batuko grafiaren aldera. HGBS-ko testua HGBN-ko eskuz zuzendua bezala dago. HGB1E-ko makinazko testua AOB-koa bezala dago; baina zuzentzaileak euskara batura ekarri zuen grafia eskuz. Gaztelaniazko itzulpena AOB-n eta HGB1E-n bakarrik daukagu.
Honela zegoen AOB-ko jatorrizko testua, puntuazioari nahiz idazkerari zagokionez, autoreak zuzenketak horren gain egin aurretik:
Ontzaren ujuak
Gastiburu-n zear
an eta arutzago
emen, piñadien
jarduna ta ixilla
gero, teillatuko
ertzaren itzala
etxaurre erdiraiño
ta, Andre-Mari-aidez,
garo meta ageen
tartean eta altu
illargi betea

Zenbat aldiz nuan
edozein aitzakiz
atarira erten
Orbelaun zahar eta
urrun galdu artan
betiraun aiñako
koadru aundi ari
begira egotera.
Gaur oroipenari
atzera eraginez
une aundi aiek
nai ditut gogora
Dena dago gertu
Utsik utzi duten
etxe inguru ontan
neu bakarrik nago
kuadru aundi ortan
gaurtik gizalditan.
(1) Lerro honetan "ira" idatzi zuen eskuz autoreak, "garo" hitzaren ordez, AOB-ko makinazkoaren gain.
(2) AOB-ko makinazkoan honela zegoen lerro hau: "kuadru aundi ortan"; HGBN-n honetara dago makinazkoan: "kuadru haundiko hortan"; baina eskuz aldatu egin zuen, eta "kuadruko handi hortan" jarri. Honela dago HGBS-n eta HGBN-n ere.

Ingurune-oharrak:
[I] Gastiburu: Orbelaun baserriaren gainaldeko mendia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa