Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Meatzetan euskaraz

Amaiera: euskararik ez.

Titulua/Ezkaintza: La comodidad contra el euskera

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): HGBN, 25-26 + HGBA, 45-48 + HGBS, 43-44 + HGB1E, 1. or.

Idazte-urtea: 1969-it (AOB-O)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Baskoak

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerki hau makinazko zazpi kopia ezberdinetan iritsi zaigu: AOB(A), AOB(B) eta HGB1E (euskaraz eta gaztelaniaz); HGBN, HGBA, HGBS eta HGB2E (euskaraz bakarrik).
AOB(A) da zaharrena. Laugarren zatirik gabe zegoen hori, eta eskuz erantsi zion autoreak, gero kopia guztietara pasako zena; gainera honako titulua jarri zion eskuz: "La comodidad contra el euskera".
AOB(B) eta AOB(A) makinazko testuak berdinak dira -kalkatuta-, baina AOB(B)-n hainbat aldaketa ortografiko egin zuen eskuz, euskara batuko grafiaren aldera, eta lehen hitza aldatu zuen, "Meatzetan" idatziz, eskuz, "Minetan" hitzaren ordez.
HGB(A)-ko eta HGB1E-ko makinazko testuak ere berdinak dira; baina azken honetan hainbat aldaketa ortografiko egin zuen zuzentzaileak, euskara batuko grafiaren aldera. HGB2E HGB1E zuzenduaren garbiko kopia besterik ez da funtsean.
HGBN, HGBA eta HGBS-ko kopietan “Minetan” hitzarekin hasten da testua; HGBN eta HGBS-ko testuak berdinak dira, eta AOB(A)-ko testutik abiatuta zenbait aldaketa ortografiko dago eginda, euskara batuko grafiaren aldera: baino - baiño, hala - ala, baia - baiña, hasi - asi, haiek - aiek, ahaldunak - aldunak; HGBA-n, bestalde, aldaketa horiez gain bestelako zenbait aldaketa ortografiko eta morfologikorik ere sartu zuen, euskara batuko formen aldera: bazen, zen, ziranez gero (ziran ezkero), etab.
Hemen AOB(B) hartu dugu oinarritzat, bertako eskuzko zuzenketak eta guzti. (1) Hasieran "Minetan" hitzarekin hasten zen olerkia; ezkuz aldatu zuen AOB(B) eta HGB1E-n. HGBN, HGBA eta HGBS-n "Minetan" dago idatzita. (2) Iturri guztietan "euskera" dago idatzita hemen; HGB1E-n "euskara" zuzendu zuen, eta horrela pasa zen HGB2E-ra; baina hor berriro aldatu zuen "euskera" idatziz; errimari eustearren noski. (3) Azken parte hau, AOB(A)-n eskuz sartuta, beste kopietara pasa zen; HGB1E-n ezabatu egin zuen, lehendik HGB liburuan aparteko olerkitzat argitaratuta zegoelako.

Ingurune-oharrak:
[I] Olerki hau HGBA kopiako III. parteko bigarrena da; "Euskera" zuen titulutzat parte horrek. AOB-n sartutako tituluak -"La comodidad contra el euskera"- adierazgarria da, gaztelaniaz dagoelako, besteak beste. "Ontzia hondatu zenean" olerkiak antzeko titulua du, baina euskaraz: "1937-1948: Gendea akomodatu egin zen". Bi olerkiak HGB liburutik kanpo geratu ziren: zentsuragatik?

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa