Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Eskerrak zuri maitasun zaren

Amaiera: dena bihotz, dena xera.

Titulua/Ezkaintza: Goreti eta Josebaren ezkontza: Batzarraren promesa

Iturri nagusia: AOB: 2

Beste iturria(k): JEI: 1 (makinaz bakarrik)

Idazte-urtea: 1988 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Otoitza

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Maitasuna

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (Bai?)

Sinadura: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Otoitz hau Joseba eta Goretiren ezkontzako eta Itziar Carreņo eta Jorje Oteizaren ezkontzako urrezko ezteietako elizkizunerako prestaturiko koadernokoa da. AOB-n, berriz, horren jatorrizko eskuzkoa dago, eta makinazko kopia ere bai, JEI-koa bera.

Ingurune-oharrak:
Ik.: "Jorje gaiago da" olerkia dagoen koaderno berekoa da otoitz-testu hau. Hura bezala 1988koa da, zalantzarik gabe. (Ik. erregistroko hartako oharra).
[I] Tituluan aipaturik dagoen "Joseba" Joseba Zulaika antropologo itziartarra da. Joseba eta Goretiren ezkontza 1988an izan zen Itziarren. Eta elizkizun berean bere ezkontzako promesak berritu zituzten Itziar Carreņok eta Jorje Oteizak, beren ezkontzako urrezko ezteiak ospatzearekin batera.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa