Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Lurrean / etzan zen

Amaiera: lurrean.

Iturri nagusia: HGB-2, 163 (HGB-1, 167)

Beste iturria(k): CHC, 124 + AOB: 1 + GBB, 23 + Zurgai, julio 2003, 116 (gaztelaniaz bakarrik) + TRL: 1 + BOG, 44 + DMH, 18 + FLZ, 11. or. (gaztelania) + Z03, 75. or. (gaztelania)

Idazte-urtea: 1970-it (AOB-P)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: Lurra

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga + Jose Luis Padrón + Felipe Juaristi + Zurgai

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE + GIE) + JosAnton Artze (GAOM + CHG)

Hiztegia:
ur = hur(ra)?, ur(a)?. Gandiagak berak honetara itzuli zuen "eta lurra ur(urra) egin zitzaion": "y la tierra se le abrió". J.L. Padrón-ek "ura" interpretatu zuen bere itzulpenean.

Testu-oharrak:
AOB-ko, GBB-ko, TRL-ko eta CHC-ko testuak, batetik, eta HGB-koa, bestetik, berdinak dira, salbu oharrean adierazitako aldaera. BOG-k, berriz, HGB-tik hartu zuen testua.
Gaztelaniazko itzulpena berdina da CHC-n eta Zurgai aldizkarian: autoreak berak egina, hasieran CHC-rako. José Luis Padrón-ek beste itzulpen modukoa egin zuen, 2001eko Donostiako Musika Hamabostaldirako (DMH). Bi itzulpenok eman ditugu hemen.
(1) AOB, TRL eta CHC: "urra". AOB-ko testua HGB-1ekoa baino lehenagokoa da; CHC, berriz, HGB liburua baino urtebete beranduago argitaratu zuten (1975). Itxura denez, HGB liburuaren argitalpena prestatzen zuen bitartean, AOB-tik jasotako testua emana zien CHC-ren edizioa egin nahi zutenei, TRL kopia berrian, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. CHC-ren edizioa egiten zuten bitartean berak aldatu egin zuen nonbait olerkiaren lerro hori, HGB-ko argitalpenerako.
Aipaturiko hiru iturrietako “urra” forma ez dirudi oker ortografikotzat har daitekeenik, “ura”-ren ordez edo. HGB-ko ediziorako kontzeptua edo irudi poetikoa bera ur(ra) (urreko, hurbileko) izenlagunaren ordez ur(a) (=agua) izena idatziz? J.L. Padrón-ek horrela interpretatu zuen nonbait bere itzulpenean./ 2) Lerro batzuk bakarrik itzuli zituen Zurgai aldizkariak (2003 uztaila, 75. or.).

Ingurune-oharrak:
1994an (otsailaren 10ean), Gipuzkoa-Donostia Kutxan bere literatur obrari buruz emandako hitzaldian (GIE) irakurri zuen olerki hau.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi