Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Etxadiz gora dorreak, (1)

Amaiera: arpal zitalen lakarrez.

Iturri nagusia: UBM, 38-39 (UBMZ, 33-35)

Idazte-urtea: 1974-1977-it (UBMZ)

Argitarapen-urtea: 1977 (UBM)

Gaia 1: Hiria

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Errezitazioa: JoseAn Artze (KGO-1, B-142)

Interneteko edizioa: Jalgi hadi: Olerkiak (www.geocities.com/Athens/9299/bitori.htm)

Hiztegia:
* arpal = ezpal
* lakar = latz, landu gabe

Testu-oharrak:
UBMX eta UBMZ-ko makinazko kopiak ezberdinak dira; aurrena UBMX da, hor egindako aldaketaren batzuk sartuta baitaude UBMZ-n. Baina bestelako aldaketa ere badaude UBMZ-n, UBMX-en ez daudenak; badirudi berriro osorik idatzi zuela UBMX-ko olerkia, hainbat aldaketa eginez eta 33-34 orrialdeak berriro makinaz kopiatuz —35. orrialdea UBMXkoaren kalkoa da—.
(1) UBMX-en “kristal-egalen bizitan” zegoen idatzia; eskuz aldatu zuen.
(2) Lerro hau eta hurrengo bostak honetara zeuden UBMX-en, makinazko kopian:
“Ertzez-ertz sorbatz zitalak,
galtzairu-erpal pelkarrak,
lerrotan horma itzelak.
Lineal maila
sailetan, zabal
Metropolia bertikal.”
Guztiz aldatu zuen UMBZ-n.
(3) Hitz honen lekua hemen da UBMZ-ko makinazko testuan, nahiz eta inprimatuan hurrengo lerroarekin doala dirudien.
(4) UBMX-en honetara zeuden lerro hau eta ondorengo hiruak:
“ertzez-ertz
sorbatz zitalak ezpal lazkorren lakarrez”

UBMZ-ko makinazkoan beste era batera idatzi zituen; baina haren gain berriro eskuz aldatu zituen, UBM liburuan dauden bezala idatziz.
(5) Lerro hau honetara zegoen UBMXko makinazkoan:
“galtzairu-erpal pelkarrak zurun”
(6) Lerro hau eta ondorengo lauak honetara zeuden UBMX-ko makinazkoan:
“kableak
lineal
lerrotan
saileta
horma
bertikal
itzelak”
(7) Hemen puntua (.) idatzita dago UBMZ-ko testuan; UBM liburuan, ordea, ez da ageri.
(8) Hemen beherako testuari buruz, ik. “Leiho-zulo txatal leiha” hasten den testuaren erregistroari egindako oharrak.
(9) UBMX-n honetarta zegoen lerro hau: “ezpal lazkorren lakarrez”. UBMZ-ko makinazko testuan beste honetara ageri da: “brintza zitalen lakarrez”. Tartean beste forma hau ere iradokita dago eskuz: “brintza zital ta lakarrez”. Azkenean “arpal zitalen lakarrez” utzi zuen inprimatuan.

Ingurune-oharrak:
[I] Lehen hiru lerro hauek, berdin hasten denaren eta hasita bakarrik utzi zuen beste olerki baten lehen hiru lerroak ere badira. Hura bertan behera utzi eta hemengo hau lantzen jarraitu ote zuen?

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa