Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Eta, goian, zerua,

Amaiera: ta, yoranez nago.

Titulua/Ezkaintza: Eta, goian, zerua [Olerti, ABGZ]

Iturri nagusia: ABG, 52-53 (ABGZ, 19)

Beste iturria(k): Olerti (1968 I-II - Urtarrila-Ekaina) 24-25 or. + LSA, 19 + LSE, 27)

Idazte-urtea: 1964-it (LSA)

Argitarapen-urtea: 1968 (Olerti)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: B. Gandiaga (Olerti)

Testu-oharrak:
ABG-ko eta Oleti-ko testuak berdinak dira, salbu kortxeteen artean adierazitako aldaera grafiko txikiak; LSA eta LSE-n eta ABGZ-n ere Olerti-n bezala daude aldaera grafiko horiek, salbu "baña" hitza, hori Olerti-k "baiña" bihurtu baitzuen; bestelakoak, berriz, beren horretan utzi zituen. —Harrigarria da nolatan ABG liburuan "urdiñ", "aiñ", "miñ" eta, horrelako idazkeraz ematera itzuli ziren—.
Ohar zenbakituen bidez adierazitako aldaerak LSA-ko jatorrizko makinazko testukoak dira; gainean eskuz egindako aldaketak beste iturrietara pasa ziren.
(1) LSA-ko makinazko jatorrizkoan: "Ta, ezer-bearrik ez"; gainean eskuz aldatua.
(2) LSA-ko makinazko jatorrizkoan "Ta zerura begira" zegoen idatzita, gainean eskuz aldatua.
(3) LSA-ko makinazko jatorrizkoan "zerez, denak lauso" zegoen idatzita, gainean eskuz aldatua.

Iruzkina:
"Eta, goian, zerua". "Jorana edo zerbaiten gogomina edo nahi litzatekeen zerbaiten falta edo arimako goseren baten aseezina edo zerbait gogokoren hutsune tristezia ganduzkoa edo nik dakit, ba, zer behar ezkuturen irrika bustia. Ez da erraza definitzen, eta ez da erraza isiltzen. Batek borondatez utzi ditu lurreko ondasunak obedientzian, norbererik gabe eta kastitatean biziko dela aginduz, eta artean badu inondik uko egin ez dion zerbaiten ez mingarria. Bego.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 29).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa