Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Emon nindun lurrak

Amaiera: eta asperen-lurrun.

Titulua/Ezkaintza: Argi oneko poema [Olerti sorta]

Iturri nagusia: ABG, 13 (ABGZ, 1)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) 10. or. + AOSA, 26

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Lurra

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Lau iturrietako testuak berdinak dira.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II (urtarrila-ekaina) 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.
[1] Azkartza: Arantzazuko parajea, garai bateko Seminarioa eta oraingo Gandiaga Topagunea dagoen ingurua.

Iruzkina:
"Emon nindun lurrak, Azkartza aipatzen du. Garai hartan ipini berri nituen arbola landareak Azkartzan. Eta han, nola esan? "Zeutzan", etzanik zeuden, edo aparkaturik, Oteitzaren Apostoluak euren goradurazko egon etzanezkoan. Azkartzako bihurgunetik ikuspegi ederra dago Bizkairantz. (Bitoriano Gandiaga, ABG, 11).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa