Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Berrogei ta hamaika

Amaiera: eskerrak ugari.

Titulua/Ezkaintza: Neure apaizgoko zilarrezko ezteietan

Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 13. or.

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 10. or. + L1G, 34

Idazte-urtea: 1979-10

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan dauzkagu: L1G koadernoan (makinaz) eta OAR karpetan (makinaz eta eskuz). Bi makinazkoak berdinak dira, testuari dagokionez. Makinazkoa da jatorrizkoa, eta hortik kopiatuta dago eskuzko testua. Baina kopia hori egin ondoren, zenbait aldaketa egin zuen autoreak eskuzkoaren gain, ahapaldi guztietan lerro bat gehituz gainera. Horregatik eskuzko kopia jaso dugu hemen. Horri buruzko aldaeretako batzuk, lerro jakinei dagozkienak, kortxeteen artean adierazi ditugu; beste batzuk, berriz, ondoko ohar zenbakituen bidez.
(1) Zenbaki hau daramaten lerro guztiak berriak dira, makinazko testuetan ez daudenak.
(2) Ahapaldi hau osoa nahikoa aldaturik dator eskuizkribu zuzenduan; horregatik osorik ematen dugu hemen makinazko kopietakoa:
"Erruen mina baino
zera zait gertatu
esker-on sentipena
sobera gainditu
erruak bekizkida
Jainkoak barkatu
halere gaur ez dut nahi
errurik aipatu
esker-hitzez ez bada
ez dut nahi mintzatu."
(3) Lerro honen aldaera berri bat ere iradokia du eskuizkribuaren azpian: "poz gorakuntzari".
(4) Ahapaldi hau osoa nahikoa aldaturik dator eskuizkribu zuzenduan; horregatik osorik ematen dugu hemen makinazko kopietakoa:
"Ezin diot pultsurik
hartu buruari
honenbestetan nago
esker-egintzari
bizitzan hartu baidut
hainbat eskerkari
eskerrak eskergintzan
lagun dudanari
Jainkoari, gizonei
eskerrak ugari."

Ingurune-oharrak:
[I] Hain zuzen ere, apaizgoko zilarrezko ezteietakoan abestu zituen bertso hauek, tituluan adierazita dagoenez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa