Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gure egia / ez dute ikusten

Amaiera: izpiritu-zubi.

Titulua/Ezkaintza: Bladi Otero-ri [HGB] / Kezkatzen bait nau [OSK]

Iturri nagusia: HGB-2, 102-104 (HGB-1, 98-100)

Beste iturria(k): HGBN, 62-65 + HGBA, 101-106 + HGBS. 85-87 + OSK, 5 (11. or.)

Idazte-urtea: 1971-it (HGBN)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna/Jatortasuna

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* zenbatak = kopuruak

Testu-oharrak:
Poema honetan hiru olerki bildu zituen itxuraz HGB-ko argitalpenak; bi argitalpenetan jarraian daudela ematen du "Gure egia", "Hor duzu Kondaira" eta "Niganaino zara heldu" olerkiak. HGBN-n aparteko olerkiak direla ematen du hiru horiek; HGBA-n "Gure egia" eta "Hor duzu kondaira" eta "Niganaino zara heldu"hiru olerki dira argi eta gabi; HGBS-n ere berdin dago banaketa: hiru olerki. Bestalde, autoreak berak prestaturiko OSK koadernoan "Gure egia" behintzat bakarrik dago, "errespetatuak" lerroan amaituta. Hiru zatien arteko neurri-ezberdintasunek eta gai ez guztiz berdinek ere badirudi hirurak banatzera garamatzatela. Edizioko okerra ote da hirurek bakarraren itxura ematea liburuan? HGB-2 edizioan ere minuskulaz hasten da "Hor duzu Kondaira", liburu horren olerkien hasiera bertsalitaz emanda dagoen arren. Dena dela, HGB liburuaren bi edizioei jarraiki, batean eman dugu hemen osorik. Baina hiru olerkiek beren erregistro berezia ere badaukate. HGBN-ko testuarekiko aldaera batzuk badira HGB-n, euskara batuko ortografiaren aldera, batzuetan HGBN-ko makinazko testuaren gain eskuz adierazita, beste batzuetan ez: handi - haundi, espiritu - izpiritu, eta horrelakoak. HGBA eta HGBS-ko testuak beste bi horien tartekoak dira.

Ingurune-oharrak:
[I] OSK koadernoan "Kezkatzen bait nau" olerkia dator "Gure egia" olerkiaren azpian; eta badirudi bientzako titulutzat jarri zuela goian "Kezkatzen bait nau". Baina bigarrena abestu zuen seguruenik 1977ko uztailean Herri Irratiaren estudioetan, horri egindako atentatuaren aurkako kantaldian, hori bakarrik baita agertzen grabatuta behintzat Oskarbi taldearen errepertorioan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa