Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hainbeste / behar dugu (2)

Amaiera: euskaldunek ezer.

Titulua/Ezkaintza: Hiru gizon bakarka [Urkiza]

Iturri nagusia: HGB-2, 81 (HGB-1, 77)

Beste iturria(k): AOB: 1 + GOAR, XVI, 258. zenb. (1975, iraila 16)

Idazte-urtea: 1970 (AOB-P)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Askatasuna

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau AOB-n ere badago, makinaz idatzita. Baina argitaratuak ez zuen horko makinazko azken ahapaldia jaso; autoreak, ordea, azken ahapaldi horretatik abiatuz, hain zuzen, zabaldu egin zuen olerkia eskuz, argitaratutakoari hiru ahapaldi gehituz, eta olerkia nolabait osatuz. Hala ere, olerki osotua ez zuen autoreak bere bizitzan argitaratu. Beste erregistro batean eman dugu olerkia osorik datu-base honetan.
GOAR aldizkarian "Saski-Naski" sailaren azkenean dator HGB-ko olerkia, honako ohar eta guzti —orria "Artxandapetarra" delakoak sinatzen du—: "SASKI-NASKI atal onetan, illabete bakoitzak bere testo autatua izango du bukaera bezela. Dagonillarako, au autatu dogu:"... Olerki honi lotuta dator "Baina gu....inor ez" olerkia ere; HGB-n bi olerki aparteko bezala datoz biak. Bestalde, GOAR-n lerroen banaketa ezberdina da HGB-tik.
(1) Hitz hau eta horren pareko beste ahapaldietako sujektuak aldatuta daude, euskara batuko morfologiaren aldera: euskaldunek, zutenek (eta ez euskaldunak edo zutenak, AOB-ko kopian dagoen bezala).
(2) Hemen "zutenek" dago idatzi HGB-n; baina AOB-ko olerkiaren bertsio luzeagoan "zutenak" dago idatzita.

Ingurune-oharrak:
Julen Urkizak "Hiru gizon bakarka" izena eman dio olerki honi eta honekin batera doanari, bere EBOB katalogoan; nahasketa da, GOAR-koa hartu duelako titulutzat.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa