Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Entzuteko belarririk duenak

Amaiera: bizi nahi duen Herria.

Titulua/Ezkaintza: Txakolinaren ospakuntza 1 / Celebración del Chacolí 1

Iturri nagusia: HGB-2, 17-63 (HGB-1, 13-27)

Beste iturria(k): TBO, 0-5 or. (ez osorik) + HGBS, 14-26 (ez osorik; III. zatia gaztelaniaz ere bai) + HGBN (atalak) + HGBA, 207-213 (atalak) + EGS, i: 5 (gaztelaniazko itzulpena)

Idazte-urtea: 1973-it (TBO) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Txakolina/ardoa

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
“Txakolinaren Ospakuntza 1” euskarazko hiru testutan daukagu, antzerki gisa eratuta —eta gaztelaniazko batean—:
+ 1. Idazkuntza (HGBS-koa, makinazkoa) ez da osoa; zenbait atal falta da; hasierako olerkia, adibidez. (EGS-ko gaztelaniazko testua eta HGBS-ko euskarazkoa parekoak eta berdinak dira; EGBS-koa ere gaztelaniazko itzulpen eta guzti dago bigarren partean; itzulpen hori et EGS-koa berdinak dira). Bi iturriotan poemaren 3. zatia drama forma eman gabe dago.
+ 2. Idazkuntza (TBO-koa, makinazkoa): poema ia osoa da, sarrer eta beste testu txikiren bat edo beste izan ezik; dena antzerki forman dago gainera: Euskaltzaindira Eusebio Maria Azkue sariketarako bidali zuen (1973).
+ 3. Idazkuntza (HGB-1 eta HGB-2, inprimatua). HGBS iturrian (1972) poema honek bere azken forma hartu xamarra zuen arren, TBO iturrian (1973) ageri zaigu batez ere argitaratuko zuenaren modukoa ia, baina ez berdina artean; inprimategirako hirugarren bertsioren bat prestatu zuen nonbait, iritsi ez zaiguna.

_________

Poemaren atalak, berriz, HGBN-n, HGBA-n eta HGBS-n daude sakabanatuta. Atal horiek, olerki aparteko bezala, sarrera bana dute datu-base honetan. Gandiagaren poema handi hau olerkitan zatikatu edo egin dugu, hain zuzen, beste iturrietan aparteko olerkitzat ageri direnak nabarmentzeko. —Kortxeteen artean eta letra etzanez adierazi ditugu olerki horien hasierak—.
— 1. olerkia (HGB-1, 17) HGBA-n “Txakolin hondar hau” (212. or.) olerkiaren jarraipen moduan dago idatzita. HGBN-n berriz olerki ezberdintzat dago idatzita. Dena dela lehen olerkitzat eman dugun hau ez dago TBO iturrian.
— 2. olerkia (HGB-1, 18) RED aldizkariak argitaratu zuen beranduago (1984).
— 3. olerkia HGBS, 16-17 orrialdeetan bakarrik dator aurretik. Poemaren ahapaldi bat. “Edan dezagun...zatartutik” (HGB-1, 19. or.) “Erregeren profetek / ez dakite” olerkiaren azken ahapaldia ere bada, eta HGB-1 iturrian geroago ere badator, Txakolinaren ospakuntza-2 poeman, 44. or.).
— 4. olerkia HGB iturrian bakarrik dator (EGB-1, 21; EGB-2, 21).
— 5. olerkia HGBS iturrian bakarrik dator aurretik (21-22 or.).
— 6. olerkia ez dator HGB bestelako inolako iturritan.
— 7. olerkia osorik dator HGBS iturrian (18. or., gaztelaniazko itzulpen eta guzti) eta HGBN iturrian. HGBA iturrian olerki honen jarraipentzat dator “Euskalerrian ardo” hasten den testua (213 or.).
— 8. olerkia osorik dator HGBS (18-19 or.), HGBA (207-208 or.) eta HGBN iturrietan, baina hiruretan dator pertsonaien artean banatu gabe, jarraiko testu gisa. Argitaratzekoan banatu zituen atalak, antzerki forma emanez. HGBS iturrian gainera argitaraturiko olerkiaren azken bi lerroak ere badatoz (ez, ordea, HGBA eta HGBN iturrietan).
— 9. olerkia: HGB liburu argitaratuan bakarrik dator.

_________

Poema honetako erreferentzia bat edo besteri buruz –”Txakolin, txakolin / txakolinak on egin”, “nik zuri, zuk neri...”, ik. Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura (Kardaberaz bilduma-22), Tolosa, 1978, 486-487. or.

_________

Antzerkigileak maiuskulaz daude bereizita HGB-ren lehen edizioan; bigarrenean, berriz, letra etzanez; hemen minuskulaz eta zutikako letraz eman ditugu.
TBO eta HGB-ko testuak berdinak dira funtsean, bai testuan eta bai egituran eta edukian ere; baina badaude aldeak; batzuk kortxeteen artean adierazi ditugu, kortxeteen artean sartuz TBO edo HGBS testuetan dagoen testu diferentea; beste aldaera hainbat ohar zenbakituen bidez adierazi dugu.

_________

(1) Paperen banaketa hau ez da ageri TBO-n. Dena dela, testuaren barruan badago paperen banaketa; baina ez dago guztiz berdin TBO-ko testuan eta HGB-n. Azken honetan sarritan testua gehiago zatitu eta banatuta dago aktore ezberdinen artean. —Bestalde, TBO-n “Deia” deritzan aktoreak HGB-n “Deiemailea” izena hartzen du—.
(2) Poemaren hasierako “olerki” hau bere horretan dago, HGBA-n (213. or.) “Txakolin hondar hau” olerkiaren jarraipen gisa edo, “Txakolinaren ospakuntza 1” poemari dagozkion iturri horretako olerki guztien (207-213 or.) azkenean. Ez dago, ordea, ez TBO-n eta ez HGBS-n, ez eta EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean ere.
(3) Titulu honen azpian dagoen testua (HGB-2, 18. or.) Reducciones (RED) aldizkariak argitaratu zuen (22, junio 1984, 46-47 or.) katalanezko itzulpen eta guzti. Bestalde, hemen hasten da HGBS-ko testua.
(4) Honen ondoren beste testu bat dator HGBS-ko testuan, TBO-n eta HGB-n ageri ez dena, eta, beraz,argitaragabea dena: “Baskongadas Espainian dago / Baskongadas Andaluzia pobrearen beste polo arroa da. / Baskongadas Jeografia da, eta ekonomia: Altos Hornos, Donosti (San Sebastián, hobe) Atleti ta Real. Galtzairu. / Baskongadasetan dago Euskalerria. / Euskalerriarik ez dago Espainian. / Baskongadas uste betea da, osoa, borobila. / Baskongadas errelatibua da (konparazio bat da, espejismu bat)”. EGS-n, ordea, badago testu hau, gaztelaniaz.
(5) Honen ondoren beste testu hau dator HGBS-n: “Ardo onak baditugu: Capa Negra, Campanas, Rioja, Tres Cepas, Licor 43, Izarra, Maria Brizard... / Ardo gozoak, beteak dira. / Ardo ospetsuak, handitasunez inguratuak, burgesak. / Ardo hoien artean galtzen da txakolina”. Testu hau badago EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean ere.
(6) HGBS: “bezelaxe”.
(7) TBO eta HGBS: “lukena”.
(8) TBO eta HGBS: “mikaztasunarekin”.
(9) Ondorengo bi ahapaldiak ez datoz TBO-n eta HGBS-n; EGS-ko itzulpenean ere ez. Argitalpenerako asmatu zituen nonbait, poemaren sarrera bezala.
(10) Azken bi ahapaldi hauek ez daude TBO-ko testuan, ez HGBS-n.
(11) Lerro honen aurretik beste bat dago TBO-ko testuan: “Edan egin nahi dugu”.
(12) Bi lerro hauen gaztelaniazko itzulpena eskuz dago idatzita EGS-ren makinazko testuaren azkenean.
(13) Ondorengo bi ahapaldi hauek ez daude TBO-ko testuan, ez eta HGBS-en eta EGS-ko gaztelaniazkoan ere. Poema argitaratzekoan gaineratu zituen nonbait.
Aipaturiko aldaerez gain, bestelako ezberdintasun ortografiko edo morfologikoren batzuk ere badaude HGB-ko testuaren eta HGBS eta TBO-ko testuen artean: bezela - bezala, duan - duen, eta horrelakorik.

Ingurune-oharrak:
"Txakolinaren Ospakuntza 1" eta "Txakolinaren Ospakuntza 2" bi poema dira, Gandiagak berak Aránzazu aldizkarian (LIII, 1973, 376. or., azaltzen duenez). Biak bidali zituen Euskaltzaindiaren Eusebio Maria Azkue sarira, "Txakolinaren bi Ospatze" tituluarekin eta "Egarri" ikur-hitzarekin (Lekeitio, 1973), eta irabazi egin zuen gainera saria. Dokumentu hori deitu dugu TBO, iturrien gure kode-sistemaren barruan.

Iruzkina:
“Euskalerriaren eta txakolinaren arteko antza. Euskalerria herri da, herri nahi ta ezina. Txakolina ardo da, ardo nahi ta ezina. Nahiak eta ezinak ematen dio bizitza asekabe ta mikatza Euskalerriari, txakolinari heldu ezinak ematen dion bezala. Eta txakolinak bere mikaztasunakin ahoa ta erraiak erretzen dituen bezala erretzen du arima Euskalerriaren mikaztasunak. Halako zerbait-edo da lehenengo ospatzearen argumentua.” (Bitoriano Gandiaga, “Aita Gandiaga ta bere poesia” (A. Anasagastik egindako elkarrizketa), Aránzazu aldizkaria LIII, 1973, 375. or.).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa