Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Elgea mendiko (1)

Amaiera: dantzatzen diranak

Iturri nagusia: HGB-2, 164 (HGB-1, 168)

Beste iturria(k): HGBN, 106bis + HGBA, 160 + HGBS, 134 + EGS, III, 5 + ARAN, 517 (1974) 138-139 or. + ARAN, 556 (1977) 138-139 or. + BOG, 45 + EGS + ARZE

Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB + ARAN)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea

Dokumentu mota: Lib + Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Musikatzailea: Pello Zabala?

Hiztegia:
* tuntur = konkor(dun)
* magun = (Ez dugu inolako hiztegitan aurkitu hitz hau; HGB-2ko Epilogoan, Joxe Azurmendik Gandiagarekin elkarrizketa gisa argitaraturikoan, 213. or., bi lerro hauek aipatzen ditu, hitzez hitz: "Jentilen ama bizi, tuntur eta magun"; baina ez du biderik eskaintzen "magun" hitzaren esanahia argitzeko; Gandiagak berak behin bakarrik erabili zuen).

Testu-oharrak:
HGBN-ko testua eta HGB-koa berdinak dira, salbu aditz-formaren bat edo beste, euskara batuaren aldera libururako aldatuak: zan - zen, dun - duen. Aldaketa horietakoren bat eginda dago HGBA-n ere.
HGB-k argitaraturikotik hartu zuen Aránzazu aldizkariak olerki hau bi aldiz; beraz, bietan berdin dago.
EGS iturriko testua da seguruenik aurrena dauzkagun kopietan. Bertan “jentillen”, “dun”, “baiña”, “artu”, “ala” (h gabe), eta horrelako formak aurki daitezke. Gaztelaniazko itzulpen eta guzti dago testua EGS-ko testua.
(1) Honela hasten da olerki honen beste aldaera bat, zerbait laburtua eta aldatua, Artasori buruz Arantzazuko Seminarioko zeramistek bertako jantokirako egindako zeramikazko triptiko batean jasoa (ik. ARZE iturri-kodea). Triptikoaren lehen atalean aurreneko bi ahapaldiak daude nolabait, laburtuta, honetara:
Artaso
lotan dago
Jentilen
ama bizi
dolmen
gerta zitzaion
bistan
duen bularra.
Triptikoaren bigarren atalean laugarren ahapaldia dago idatzita; hirugarren atalean, berriz, bosgarren ahapaldia dago jasota.
(2) Aurreneko makinazko kopian, EGS-koan, “lo geldi osoan” zegoen idatzita. Bertan aldatu zuen eskuz, eta “maltsoan” idatzi.
(3) EGS-n "dun" dago idatzita, "duen" formaren ordez.

Ingurune-oharrak:
[I] Elgea, Biurgain, Artaso: Arantzazutik aurrez aurre dagoen mendi katea da Elgea, Altzania eta Urkillarekin batera, Arabaren eta Gipuzkoaren arteko muga. Biurgain: Elgea mendiko lekua, Gallaur lepoan: bertan trikuharri bat aurki daiteke. Artaso (edo Artasoro) Historiaurreko aztarnagunea dagoen parajea, Arantzazutik Arabarako bidean, Elgeako pasabide den Gallaur (edo Gainlabur) mendi-lepotik behera, Arantzazu aldera.
[II] "Dantzatzen direnak": Arantzazuko gazteak —Araozkoak bezala— San Bernardo egunez (abuztuaren 20an) Barriara joaten ziren erromerian. Iluntzean handik itzultzean Artason geratzen ziren afari-merienda eginez edo, eta bertan dantzaldia egiten zuten: "dantza-zelaia" deitzen dio Gandiagak orduko Artasoko parajeari (Ik. ARPE-4 kasetea; ik. baita ere HGB-ren 2. edizioko "Epilogoa", 211. or.).
Olerki hau jasotzen zuen Arantzazuko seminarioko tripikoa hormatik askatu eta zatika jaso ahal izan zuen esku on eta trebeak, hura birmoldatu zutenean, Gandiaga Topagunea bihurtzeko.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa