Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Begira gaua eta ikusi

Amaiera: Ez dakit, zergatik.

Titulua/Ezkaintza: Begira gaua ta ikusi [OSK] / Ez dakit zergatik (ANT)

Iturri nagusia: HGB-2, 135-136 (HGB-1, 136-137)

Beste iturria(k): HGBN, 118-119 + HGBA, 179-180 + HGBS, 147-148 + OSK, 7 (13. or.) + ANT (CD-1, 17. pista)

Idazte-urtea: 1971-it (HGBN)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: EHerria: Askatasuna

Dokumentu mota: Lib + Dakt + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Romero, Luis

Kantaria: Oskarbi (ANT, 2004)

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE)

Hiztegia:
* ezoa = hezetasun.

Testu-oharrak:
HGBN-ko testua eta HGB-koa berdinak dira oro har, bien arteko aldaera ortografiko edo morfologiko ugariak salbu: alperrik - alferrik, lezeak - leizeak, dijoakigu - dihoakigu, bezela - bezala, gera - gara, arrapatu - harrapatu, genuan - genuen, arkaitz - harkaitz , itxaso - itsaso, ibai - hibai, arrai - arrain, hasarrata - haserretu, zain - zain, ixila - isila. Aldaketa horietako batzuk HGBN-ko makinazko testuaren gain eskuz adierazita daude. Badira, ordea, bestelako aldaerak ere, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak. Aldaketa horietako batzuk sartuta daude HGBA-n.
OSK koadernoko (13. or.) testua berdin dago, baina ez dago bertsozko lerrotan banatuta. Azpian honako oharra dauka: “Poema hontako hamar-hamaika lerro musikatu ditu Oskarbik. Hauek dira gutxi gorabehera”. Eta azpimarratuta ematen ditu lerro horiek —letra etzanez nabarmendu ditugu hemen ere—. Jakina, horiek musikari egokituta zeuden, aski aldatuta; horregatik esaten du, “gutxi gorabehera”. Izatez, Oskarbiren kantaren hitzen transkripzioa “Oskarbi. Antologia. Esperantzari leiho bat” (ANT) CD-2an daukagu (2004) , “Ez dakit zergatik” tituluarekin. Testu hori dena eman dugu olerki osoaren azpian.
(2) HGBN, HGBA eta HGBS: “edo itxasoan ikusten ikastea.”
(3) HGBN, HGBA eta HGBS; “Ahaz dezagun ezagutu genuena.”
(4) HGBN, HGBA eta HGBS: “moztu dezagun sustraitik bihotza.”
(5) HGBN, HGBA eta HGBS: “ez argirik inork ote dakarkizun ere”.
(6) Azkenean beste bi lerro hauek datoz HGBN, HGBA eta HGBS-n: “Baina ez zaio antzik ematen asko / Jainko beraren erruki handiari ere”.

Ingurune-oharrak:
Kanta hau Loiolako Irratiaren Itsumendiko antenaren aurka 1976an egindako atentatuaren ondoren, uztailean, Herri Irratian antolaturiko irratsaioan abestu zuen Oskarbik, Gandiagak berak kantak aurkezten zituelarik (ik. “Kantaldi hontan abestuko” hasten den testuaren erregistroan idatzitako oharra).
Hala ere, 2004ean grabatu zuen nonbait lehen aldiz Oskarbik, eta bere “Antologia. Esperantzari leiho bat” (ANT) izeneko CDan argitaratu zuen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa