Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Udagoena heldu da

Amaiera: apalik dute mototsa.

Iturri nagusia: Hegats 15\16 (1997) 21-22

Beste iturria(k): AOB: 1 (Ik. “Lehenengo akordua”, atzealdean) + AOB : 1 (”Niri eragiten dit” testuaren barruan)

Idazte-urtea: 1996 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1997 (Hegats)

Gaia 1: Urtaroa

Dokumentu mota: Esk + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* berindu = )

Testu-oharrak:
Hegats-eko testu inprimatuaz gain beste bi kopia ditugu AOB-n: eskuzkoa eta makinazkoa –azken hau “Niri eragiten dit eguraldiak” artikuluaren barruan dago; eta hori eta argitaraturiko testua berdinak dira–.
Eskuzko jatorrizko testuan ahalegin handia egin zuen autoreak gehiago lantzen, idatzitako lerroak ezabatuz, aldatuz; argitaraturikoak horietako batzuk jaso zituen, baina beste batzuk ez. Dena dela, argitaraturikoa sarritan hain ezberdina delarik, osorik eman dugu eskuzko jatorrizko testua ere, eta horretan egindako aldaerak kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) Ahapaldiaren alboetan zenbait hitz edo lerro dago idatzita, kokatzen zaila: "behera beharra" - "pitinka", etab. Bestalde, inprimaturiko azken lerroa iradokita dago AOB-ko testuan: "gainjantzia maraztu da".
(2) Ahapaldiaren ondoan iradokita daude hitz edo lerro-aldaerok, non kokatu adierazi gabe: "hodeiak nagusi / zelaiak maskaldu".
(3) Lerro honen aldaera, Hegats-en dagoena, adierazita dago nolabait AOB-ko testuan ere: "babes bila, maldan behera".
(4) Ahapaldiaren alboan bi lerro moduko daude idatzita, non kokatzekoak diren adierazi gabe: "artalastoak" - "ez da mardulik"; baina gero Hegats-eko bertsioan sartuta daude.

Ingurune-oharrak:
Ik.: "Lehenengo akordua" makinazko testuaren atzealdean dago idatzita olerki hau. Hura 1996kotzat jo dugunez, hau ere aurreragokotzat ezin dugu behintzat jo; horregatik, eta beste daturik ezean, 1996ko data jarri diogu. (Ik. testu hari egindako oharra).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa