Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Urriko hogeita hamarrak arratsaldeko bostak laurden

Amaiera: Usabakotxenan gorde da eguzkia

Titulua/Ezkaintza: Iluntzea

Iturri nagusia: Hegats 15\16 (1997) 16-17

Beste iturria(k): AZK, 60 + AOB : 1 (

Idazte-urtea: 1994 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1997 (Hegats)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau "Niri eragiten dit eguraldiak" hasten den artikuluaren barruan argitaratu zuen autoreak Hegats aldizkarian; hortik hartu zuen gerora Idatz & Mintz Literatur atalen sortak.
Argitaraturikoa bezalakoa da AOB-ko testua. AZK-koa da nonbait aurrena, eta horko makinazko testuaren gain zenbait aldaketa egin zuen eskuz. Testuaren gain "Hegats-en" idatzi zuen gainera eskuz. Dena dela, gero Hegats aldizkarira bidaltzeko laburtu egin zuen olerkia. Ohar zenbakituen bidez azaldu ditugu aldaera horiek.
(1) Bi lerro hauek beste honetara idaztea proposatu zuen Gandiagak bere AZK-ko makinazkoaren gain, eskuz: "asko ageri da. Baso asaldatuetako haizeak / masailak puztua dihardu. Mendietatik ezik". Baina Hegats-en ez zuen sartu aldaera hori.
(2) "ebakitzen zuen hura": esaldi hau makinazkoaren gain sartu zuen eskuz AZK-n, eta Hegats aldizkariak ere jaso zuen.
(3) Hemendik beherakoa luzeago eta ezberdin dator AZK-ko makinazko testuan; honetara:
"Bostetaerdietako mezatara deitzen du
kanpai mingain zoliak [ozen].
Asisko izpirituaren oihartzun izan nahi izan du
egun honetan Arantzatzuk.
Erlijio diferenteetako buruen
baterako bakearen aldeko
otoitz aldiaren errepikapenaren oihartzun.
Jende asko izan da Arantzazun eman den
meza bakoitzean (bakeari tiratuz
munduko gizaki eta izakien aldera). Seiak laurden gutxi da.
Usabakoitxenan gorde da eguzkia."

Ingurune-oharrak:
ik.: Olerkiaren hasieran aipatzen duen urriaren 30, igandea, 1994an izan zen.
[I] Usabakotxena: Elgea mendikateko parajea, Araotz gainean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa