Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Biotz eder bi begiztau dodaz

Amaiera: biotz bi aren agoan.

Iturri nagusia: ELRL, 68-69

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: Arantzazu: Euskara

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* dardai= gezi
* oriondo (=orijondo?)= zorionak?

Testu-oharrak:
Kortxeteen artekoak jatorrizko makinazko testukoak dira, ondoren autoreak eskuz aldatuak.
(1) Lerro hau bi alditan edo zuzendu nahi izan zuen, hasierako “aitita zurrak” “aitita onak” bihurtuz aurrenik, eta “zugaitz onak” edo “aititak” iradokiz gero. Azkenen erabakirik gabe utzi zuela dirudi lerroa. “Zugaitz onak” nahiz “zugaitz onek” irkur daitekeela dirudi.
(2) Azken bi lerro hauek ezabatuta daude ELRL-n; eta ordezkorik gabe; garbi dago kentzekotzat utzi zituela, azken puntua ere aurreko lerroaren azkenean idatzi baitzuen.

Ingurune-oharrak:
(I) Katabera: Aizkorri mendi-katean dagoen pasagune modukoa, Artzanbururen eta Harriurdinen tartean. Arantzazurako erromes-bideetako bat handik igarotzen zen. Meatzeak hustiatu zituzten bertan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa