Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zuri begira nengo ondoen,

Amaiera: orainbe, neure Jaungoiko.

Titulua/Ezkaintza: Zeuri beguira (EXC)

Iturri nagusia: EXC, 19 (1956) 215. or.

Beste iturria(k): ELRL, 44-45

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1956 (EXC)

Gaia 1: Otoitza

Gaia 2: Jainkoa

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
ELRL karpetako bertsioko aldaerak kortxete artean, edo oharretan adierazita daude.
(1) ELRL-ko makinazkoan "beti zakusket, Jaungoiko" zegoen idatzita; gainean eskuz aldatu zuen.
(2) Ahapaldi hau honela dator ELRL karpetan:
"Zeuri begira egon nai neuke [gura dot],
betiko eder egizko.
Emon eidazu goita lillura [indarra]
begiok zeugan josteko.
Gorde nagizu Zeuri so, geldi [Zeuri begira]
eder-zale nazalako."
(3) ELRL-ko makinazkoan "nago ondoenen" zegoen idatzita; gero eskuz aldatu zuen.
(4) ELRL-ko jatorrizkoan "itxi leukiez" zegoen, EXC-n bezala; gero eskuz gainean aldatu egin zuen, eta "lagako leukez" idatzi.
(5) ELRL-ko makinazkoan "eder jantziak" zegoen idatzita; gero eskuz aldatu zuen.
(6) ELRL-ko makinazkoan "azalduko" zegoen, EXC-n bezala; geroago eskuz aldatu zuen.
(7) Ahapaldiko lehen bi lerro hauek ezabatuta edo daude ELRL-n.
(8) Hemendik beherakoa beste ahapaldi bat da ELRL-n. Gainera jatorrizko makinazkoan "aintzaren argi" zegoen idatzita; gero eskuz idatzi zuen "goi ori".
(9) Lerro honetan "nengo" ezabatu egin zuen ELRL karpetako bertsioan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa