Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Itxi eidazu, neure Jabea,

Amaiera: laztandu nitun gogoan.

Titulua/Ezkaintza: Neure egia [Excelsior]

Iturri nagusia: ELRL, 200-201

Beste iturria(k): EXC, 18 (1956) 66. or.

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Gaia 1: Otoitza

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Aita Gandiaga

Hiztegia:
* otzausi = epeldu

Testu-oharrak:
Olerki honen azken bi ahapaldiak aparte daude ELRL karpetan. Izatez, gai ezberdina dute. Zergatik bateratu ote zituen bi olerkiak EXC-n?
1956an argitaratu zuen olerki hau EXC aldizkarian. Ordurako ELRL bilduma egina zuen nonbait; EXC aldizkariko aldaera ondorengoa da seguruenik, eta hango hirugarren ahapaldia aldatzeaz gain, hango bi ahapaldiko beste olerkia, "Neguko egun argi batean", erantsi zion.
Dena dela, ELRL-koan bestelako aldaketa batzuk ere egin zituen; EXC-koa jaso dugu hemen, eta kortxeteen artean seinalatu ditugu ELRL-ko aldaerak (ez gerora eskuz egindakoak).
(1) Hirugarren ahapaldi hau honetara dago ELRL-n:
"Aren agoan berbetea bai
sendo ta bizkor dagola!
Nire agoan esan-eziņa,
mingaiņa lotzen deustala.
Kendu nagizu ortu ontatik,
otzausi* naizu bestela.
Edo urtuten euki nai nozu
leia galdatan bezela?"
(2) Ahapaldi hau eta hurrengoa aparteko olerkitzat daude ELRL-n.
(3) EXC aldizkarian horrela dago idatzita: "errats". Baina badirudi kopiaketa okerra izan daitekeela, eta "errauts" behar duela. Ahapaldi hau ez dator ELRL-n.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa