Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bideak zear etorritako

Amaiera: lur onen bizitz misterioa?

Iturri nagusia: ELRL, 144-148

Beste iturria(k): EXC 11 (1954) 177-180. or.

Idazte-urtea: 1954 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: Arantzazu: Erromesak

Dokumentu mota: Dakt + Pri

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Gandiaga (EXC)

Hiztegia:
* bolutxo = errota
* arrankari = amuarrain
* aramu-sare = amaraun
* argatz = argazki (?)
* zorun = zorion

Testu-oharrak:
ELRL-ko olerkiaren lehen partea bakarrik dago EXC-n. Zein da bi bertsiotan aurrena? Badirudi ELRL-koa izan daitekeela aurrena, eta horren bertsio laburtua jaso zuela EXC aldizkarian —itxuraz ELRL-ko okerren bat zuzendu egin zuen EXC-n: erpintzuok - erpintsuok, adibidez—; baina, bestalde, ELRL-n eskuz egindako aldaketak ez zituen EXC-n sartu -gerora egindakoak ote dira?-; gainera EXC-ko testua aski ezberdina da ELRL-ko testuarekiko; EXC-n argitaratzekoan hainbeste aldaketa egin ondoren, bertsio zaharra gorde ote zuen ELRL-n? Dena dela, batak nahiz besteak 1954 ingurukoak izan behar dute —ez geroagokoak, noski—, ordurako basilika berriaren eta horren dorreen eraikuntza oso aurreratuta baitago, bi bertsioetan adierazita dagoenez.
Azken batez, bi bertsioen artean funtsezko diferentzia bat dago hasierako ahapalditik hasita; izan ere, ELRL-ko bertsioa "erromesari" dedikatuta dago, EXC-ko bertsioa, berriz, "indianoari".
Aldaerak hain ugari izanik, bi bertsioak osorik eman ditugu, bata bestearen ondoren.
ELRL-ko makinazko testuaren gainean badaude bi aldaera, eskuz iradokiak; horiek jaso egin ditugu, eta makinazko aurreko aldaerak kortxeteen artean jarri ditugu.
(1) Honetara daude EXC-ko bertsioan lehen bi lerroak: "Munduak zear ibillitako / indianoa, esan eidazu:"
(2) "Zozunerako" dago idatzita... "Zorionerako" ote da?Badirudi "zorunerako" izan behar duela.
(3) "sute andi" dago ELRL-n.

Ingurune-oharrak:
ik.: Bi bertsioetan "Elorri adar latz basatiak / balira iru torre daukozan / eleiz eder bat dozu arritan...", dio ahapaldi batean. Horrek adierazten du 1954koa-edo izan daitekeela olerkia, ordurako aski aurreratua baitzegoen basilika berriaren eraikuntza.
(I) Anton-koba: Arantzazuko errekatik Begiolatza (Bellotza) baserrirako bidearen eskuin aldean dagoen historiaurreko aztarnategia.
[II] Bildotsa: Arantzazuko komentuaren aurrez aurre, arroaren beste aldean, dagoen harkaitza da, eta baita horren atzealdean dagoen baserria ere. Bellostegi deritza, hobeto, harkaitz horri (tontorra, Uztao), eta Begiolatza, baserriari. Azken honetatik hurbil dago saroe bat, oso ezaguna.
[III] Arantzazuko eliza berriaren hiru dorreez ari da noski.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa