Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Itxaso gibel bat, t’ondarra ertzean,

Amaiera: ia ez ames be, edatu bearrez.

Iturri nagusia: ELRL, 118-119

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Gaia 1: Izadia

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(1) Makinazko testuan, eskuz ukitu aurretik, honela zegoen: "Itxaso urdin bat, ondarra ertzean"; ukituak egitean, "ondarra ertzean" ere ezabatzera edo jo zuen, baina aldaerarik iradoki gabe.
(2) Lehenengo ahapaldiko zenbait sintagma ELR liburuko "Gurari-itxasoko" olerkiaren hasierakoekin berdinak. Baina gainerantzean olerki ezberdintzat hartzekoak dira hura eta hau.
(3) "ia ez ames be" ezabatuta dago, baina aldaerarik gabe. Bertso neurtuak (sonetoa?) izanik, ez dirudi hitz horiek gabe gera zitekeenik olerkia. Azken lerro osoaren aldaeraren bila edo, beste hau ere idatzi zuen azpian eskuz: "Olatuen otsagaz bat egin", baina ez dirudi finkatutzat utzi zuenik aldaera hori ere; errima arazoengatik, besteak beste. Ala azken lerro osoaren iradokizuna beste honetara ote: "Olatuen otsagaz bat egin bearrez"? Baliteke...

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa