Hasiera: Birjiņen gara lirain, Andrane Maria, (1)
Amaiera: Aloņako argi.
Iturri nagusia: ELRL, 10-13
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Poema luze hau (17 ahapaldi) beste bi olerki edo bertsioen oinarrian dago: Berdin hasten diren LXK-ELRG-koaren eta ELR-koaren oinarrian, alegia (ik. horien ELR-ko testuaren erregistroko oharrak).
ELRL-ko lehen bertsio makinazko honen gain eskuz egindako aldaketak sartu zituen aipaturiko beste bi bertsio horietan. Baina, bestade, horietan ez zuen ELRL-ko poema luzea osorik jaso: LXK-k 10 ahapaldi bakarrik ditu (ELRL-ko lehen seiak, hor bertan eskuz aldatuta dauden bezala, eta beste 4, aldatuak edo berriak); ELR-k 8 ahapaldi ditu (lehen 4ak ELRL-koak dira, horko testuaren eskuz aldatuta bezala, eta beste lauak berriak edo oso berrituak).
ELRL-ko poema hemen osorik jasotzean: lehen sei ahapaldiak makinaz dauden bezala jaso ditugu, eskuzko aldaketak kortxeteen artean sartuz horiek LXK-ko edota ELR-ko bertsiotan testu "nagusitzat" jasota daude"; ondorengo ahapaldietan, berriz, eskuz egindako aldaketak kontuan izan ditugu, eta horien azpian dagoen makinazko testuko aldaerak kortxeteen artean adierazi ditugu.
(1) Olerki honetan makinazko kopian "Birgin(a)" dago idatzita, baina autoreak berak zuzendu eta denetan "Birjin(a)" idatzi zuen.
(2) Ahapaldi honen gainean gurutze handia egin zuen harkatzez, ezabatu nahian edo.
(3) Ahapaldi honen gainean gurutze handia egin zuen harkatzez, ezabatu nahian edo.
Ingurune-oharrak:
(I) Ester: Bibliako Testamentu Zaharreko emakumea da, Teologiak Andre Mariaren iruditzat edo hartu izan duena.
(II) Arantzazuko Andre Mariari Aloņako Ama Birjina ere baderitza, Arantzazu Aloņa mendiaren maldan dagoelako.