Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Emen, / izar bat ikusten

Amaiera: oin arrizkoetan.

Titulua/Ezkaintza: Arantzazun [Arantzazu, 1990] / Hemen [Elorri loratua]

Iturri nagusia: ELR-1, 121-122 or. ELR-2, 86. zenb., 137. or.)

Beste iturria(k): ELRL, 64-65 + BAG, 22 + ELRP, 67 (gaztelania) + ARAN, (1964) 213. or. + ARAN, 685 (1989, ekaina) 1a (Aurreko azalaren barrualdean) + ARAN, (1990, uztaila)1a (Aurreko azalaren barrualdean) + ELRD, 1. diskoa, 11-b pista + AE1P, B, 10

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria

Dokumentu mota: Lib + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Errezitazioa: JosAnton Artze (ELRD) + Bitoriano Gandiaga (AE1P)

Sinadura: Bioriano Gandiaga (Arantzazu aldizkarian)

Testu-oharrak:
ELRL karpetan hainbat ahalegin egin zuen autoreak olerkia orraztu nahian edo. Horko aldaketarik gehienak gero argitaraturiko ELR-n sartuta daude (adib., bigarren eta laugarren ahapaldikoak, eta azken ahapaldikoak ere bai nolabait).
Hona hemen, ELRL-ko makinazko jatorrizko testua:
"Emen,
izar bat ikusten
da, orban gabe,
zeruko guztiak
baiño be obea.

Emen,
elorri zar baten
Birgiñaren irudi
arrizko bat dago
biotz-bigungarri.

Emen,
begira zenbaten
etorri aztarnak!
Asko dira emen
auspeztu diranak.

Emen,
ni ez naiz nekatzen
beti belauniko.
Fedeak emen zeru-
aterbe bat dauko.

Emen,
ardi ta edurren
erreñu goi ontan,
maitatzen bizi naz
Jaunaren baketan.

Emen...,
Ama Birgiñaren
oiñ urrezkoetan."

Arantzazu aldizkariak hiru aldiz argitaratu du poema hau. 1990koan "Arantzazun" titulua eman zion, Elizaranek sinaturiko "Aquí se entregó a Dios Iñigo de Loyola" artikuluaren barruan.
1989ko 685. zenbakian beste birekin batera dator "Jainkoaren begiko Andrea" tituluarekin: eta horrela batean dago jasota horren erreferentzia Julen Urkizaren EBOB obran, ez hiru olerkiak banan.
BAG sortak erdarazko Elorri-ko (ELRP-ko) itzulpena bakarrik jaso zuen: Pedro Anasagastiren itzulpena bera. (1) Gorago ikus daitekeenez, jatorrizko testuan (ELRL), "oiñ urrezkoetan" zegoen idatzita.

Iruzkina:
“Orduan Amabirjina trapu artean jantzita zegoen, burua bakarrik agerian eta koroetzar zilarrezko batekin hura ere. Asko goresten zen argi eta zilar artean eta mantu handi eta perlaz jantzitakoen barruan ikusten genuen Arantzazuko Andre Mariaren irudia. Batzuk zerbait bizia edo zeruzkoa edo ikusi bide zuten, beren hitzen bidez adierazten zutenez. Nik ostegunetan –bazterren garbiketa egin behar genuen egunetan– Amabirjinaren kamarinera osteratxoa egiten nuen, ahalik eta gertuenetik ikusteko. Hainbeste zapi artean ageri zen apurra, amaren eta semearen musu eta eskutxoak ziren, eta politak ziren arren, nik harrizko ikusten nituen eta hala kantatu, norbaitzuen aprobazio handiagorik gabe, jakina, Andre Mari hura harrizko zela behin eta berriz errepikatuz: "Emen..., Ama Birjinaren oin arrizkoetan" (137. orrialdean); "Arriz egindako Andra Mari zaarra" (138. or.); "...Zure arri landu lakarrari" (143. or.); "Arrizkoa zara, irribarrezko arri triste eta otzezkoa" (162. or.); "...farre dagizun arri otzezko tristura" (162. or.). Gaur gezurra badirudi ere, batzuentzat eskandalosoa zen hori orduan. Nolanahi ere, nahikoa berria”. (Gandiaga, B.: “Izendatu didazuen gaia” hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 210. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa