Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ihardun gaitezen, Bitoriano,

Amaiera: idatzi ditudan moldez.

Titulua/Ezkaintza: Gandiagak Bitorianori

Iturri nagusia: DGA, 36-39 (DGAZ, 18-19)

Beste iturria(k): L2G, 27-28 + L4G, 54-55 + Kaierak, 45-48 + ELRD, 1. diskoa, 1. pista + Z03, 85-88 or. (gaztelania)

Idazte-urtea: 1981-10-08 (L4G) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G) + 1985 (DGA)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Bizitza: Norbere Izaera

Dokumentu mota: Lib + Dakt + CDa

Poesia / Prosa: Bertsoak

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Zurgai

Musikatzailea: Gontzal Mendibil (ELRD)

Kantaria: Gontzal Mendibil (ELRD)

Hiztegia:
* "joran = antsia, irrika, gogo bizia" (ELR-2, 267. or.) (Gandiagak maiz darabil hitza hau)
* zuhandor = (G, cornejo (corvus sanguinea)

Testu-oharrak:
Hiru iturritan ditugu bertso hauek: aurrena L4G da; hor zenbait aldaketa egin zuen eskuz, L2Gra pasa zirenak. Aldaketa horiekin L2G koadernoan argitaratu zituen (1981). —DGAZ-ko testua L2G-koaren kalkoa da—. Berriro DGA-n argitaratzeko, bi ahapaldi kendu eta beste zenbait aldaketa, batez ere ortografiko, egin zuen. Kortxeteen artean eman ditugu L2G koadernoko aldaerak, edota ohar zenbakituen bidez adierazi. L4Gn dauden diferentziak, berriz, bereziki nabarmendu ditugu ohar zenbakituen bidez.
ELRD-ko CDak 1., 2. 4. eta 8. ahapaldiak bakarrik hartu zituen.
(+) Seinale hau daukaten bertsoak gaztelaniara itzulita eman zituen Zurgai aldizkariak (2003 uztaila, 85-88 or.).
(1) L4G-n, makinazkoan, honetara daude bi lerro hauek: "beltzaran zara azalez; / gurarietan itzala zara,". Hor egindako aldaketak L2G-ra pasa ziren eta gero DGA-ra.
(2) L4G-n "mugitzen" zegoen makinazkoan; han eskuz iradokitako "astintzen" pasa da ondoko bi bertsioetara. (3) L2G koadernoan horrela argitaratu zuen; baina DGAZ testuan eskuz aldatua dauka: "nekez du inork erditzen". Editoreak ez zuen aldaketa hori horrela onartu nonbait, eta "nekez da inor erditzen" jarri zuen.
(4) L2G koadernoan "zure ta", eta badirudi autoreak horrela utzi nahi zuela, DGAZ-ko testuan eskuz egindako marken arabera. Baina gero DGA inprimatuan aldaturik ageri zaigu.
(5) L4G-n "alferrik buruz onartu besteen" zegoen idatzita makinaz lerro hau; "alferrik" hitzaren ordezko "nahiz eta" eskuz idatzita dago, eta horrela pasa zen ondoko bertsioetara; "buruz" hitza ez zegoen L2G koadernoko testuan, baina bai jatorriko L4G-n; eskuz sartu zuen autoreak DGAZ-ko testuan.
(6) L4Gn honetara zegoen, makinazkoan lerro hau: "nahiz amorrutan suturik bizi,"; eskuz idatzi zuen gero beste bertsioetara pasa dena.
(7) L4Gn honetara zegoen, makinazkoan: "orduan zeure burua jaten"; eskuz idatzi zuen gero beste bertsioetara pasa dena.
(8) Honen jarraian beste ahapaldi hau zegoen L2G-n:
Utopia den, guraria den,
zeuk ere bazenekizu;
abenturaren zaletasuna
urteetan darabilkizu;
konformagaitza duzunarekin [ez zara pozik bizi duzunez, L4G],
sarritan zabiltza keixu [sic];
arlote gisa bizi izateko
zarela bait dirudizu.
(9) L4G-n "tartean" zegoen makinaz; eskuz idatzi zuen "saretan" hitza, ondoren beste bertsioetan dagoena.
(10) Honen jarraian beste ahapaldi hau zegoen L2G-n:
Zutik jarrita jaurtikiko dut
nahitaezinaren ulua,
dezepzioa aldarrikatuz,
ernegua ta dolua;
zergatik ote dut egin amets
asmatuz gauzen zalua*,
errealtasun benetazkoa
hain denez zeken alua?
(11) L4G-tik L2G-ra ahapaldien ordena aldatu zuen hemen: "Berri Onaren seme aitortzen" hasten dena eta "Zoroa-izan guratik inork" hasten dena ordenaz trukatuz.
(12) DGAZ-ko testuan aldatu nahi izan zuen eskuz lerro hau, honetara: "baezpadakoz, arriskutsuz gain"; baina ez zuten kontuan hartu liburua argitaratzean.

Ingurune-oharrak:
ik.: Gandiagak bere urtebetetzekoan kantatu zituen seguruenik bertso hauek. Urteak, berriz, urriaren 8an betetzen zituen. Gandiagak badu beste aitortza modukorik, bertso hauetan egindakoaren antzekorik, baina "Bitorianok Gandiagari" egina: "Deklaratu guratan" hasten dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa