Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Arantxa Aburuza,

Amaiera: darraigun bidari.

Titulua/Ezkaintza: Arantxa Aburuza

Iturri nagusia: L2G, 05

Beste iturria(k): AOB: 1 + OAR, III. Gorputza-M, 23. or. + OAR, III. Gorputza-E, 24. or. + L4G, 13

Idazte-urtea: 1980-07-30 (L4G)

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
Bertso hauek lau testu ezberdinetan etorri zaizkigu —L4G-koa eta AOB-koa kalko hutsak dira—: AOB-koa da aurrena nonbait (bertako bigarren ahpaldiaren azken lerroan makinaz zegoen "agertu" hitza zuzendu egin zuen eta "ibili" idatzi eskuz; horrela pasa zen ondorengo kopia guztietara; gainera kopia horretan "Bergelok..." iradokitzen du doinutzat, baina beste hiru kopietan "Mendietan elurra"). Beste hiru kopiak berdinak dira, aldaera ortografiko txikiren bat salbu. Baina OAR karpetako makinazko testuan, bostgarren ahapaldiko azken bi lerroak eskuz ezabatu eta aldatu egin zituen. L2G koadernoko testua jaso dugu oinarrizkotzat, besteetako testu-aldaeren berri oharren bidez emanez.
(1) AOB-ko testuaren ondoan eskuz beste aldaera hau dago iradokita: "planta handirik gabe"; baina ez zen pasa beste kopietara.
(2) AOB-ko testuan "laister agertuko da" dago idatzita, baina alboan "laister igarriko da" dago iradokita eskuz. Aldaketa hori beste hiru kopietara pasa zen.
(3) OAR-ko karpetako makinazko kopian azken bi lerroak ezabatuta daude eta honetara idatzita eskuz: "jatorki irabazi / duzue omena". Aldaketa horixe bera aurki daiteke eskuz idatzita L4G-n ere.

Ingurune-oharrak:
[I] Arantza Aburuza Arantzazuko seminarioan jardun zen etxeko lanetan, beste zenbait moja-lagunekin.

Iruzkina:
“Seminarioa etxe handia da ta igual hirureun mutiletik gora ere euki izan ditugu. Jan-prestatze, arropa-garbiketa, jostura-arazoa eta abar, ekin eta ekin egin beharreko lana. Zereginok mojak egin izan dizkigute, urtez urte, ondo baino hobeto. Baina banan banan hemendik kanpora atera dituzte, bata bestearen ondoren, hemen ari izan zaizkigun mojak. Bertso batzu egin nizkion Arantxa Aburuza azkeneko mojari bere urtebetetzekoan. Kongregazioko nagusiek hemendik atera behar zutena bagenekien ordurako eta hortara etsita ere bageunden bai bera, bai gu. Baina hortan moja horri Tetuanera joan behar zuela jakin arazi zioten. Egun ikaragarri polita zen egun hura eta moja hori ez zijoan batere gogoz Euskalerritik Afrikara. Nik ez nion horri sentidurik ikusten Aloñako gurutzean ez bada. Orain moja gabe gaude eta ageri da haien falta. Mojen kontra nahi dena esango da, baina haien eskua onuragarria da gurea bezalako etxe batetan behintzat.” (Bitoriano Gandiaga, OAR, 22. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa