Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Aldapa ezean,

Amaiera: Bizkaia ezean.

Iturri nagusia: ABG, 19 (ABGZ, 3)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 31

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Paisaia

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE)

Testu-oharrak:
ABG-ko eta ABGZ-ko testuak berdinak dira. AOSA-ko makinazkoa, berriz, aski ezberdina da beste bi horietakotik. Hain zuzen ere, AOSA-n eskuz daude aldaketak eginda, gero ABGZ-ra eta ABG-ra pasa zirenak.
Honetara dago AOSA-ko makinazko testua osorik:
"Aldapa berdean,
Kana ta Ansorena
beti[ko] abantean.

Bizkaia itxaso-zear,
Bizkaia mariņela!

Kanal ta Ansorena
beti[ko] abantean.

Kresal-usaiņa dago
Bizkaiko aidean".

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II (urtarrila-ekaina) 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.
[I] Antzorak: AOSA-n Ansorena idatzi zuen aurrenik, baina gero eskuz zuzendu.

Iruzkina:
"Aldapa ezean". "Itsas ontzi handi baten branka erraldoia ematen du Ogoņok eta han daramatza Antzorak eta Kanala.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 12).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa