Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Egun zabala eguzkiz.

Amaiera: ta itxaropena baserriz.

Iturri nagusia: ABG, 16-17 (ABGZ, 2-3)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 29

Idazte-urtea: 1973-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Urtaroa

Gaia 2: Sanjoan

Azpi-gaia: Urtaroa: Uda

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* zabu = balantza
* erlus (=erluz) = distira
* lantzar = lugorri
* buztarri = uztarri
* zitori = lili

Testu-oharrak:
AOSA-ko jatorrizko makinazko testuko aldaerak kortxete artean daude adierazita. Horiek han bertan daude sartuta eskuz.
(1) AOSA: "ujolak"; ABGZ: "uiolak"
(2) AOSA eta ABGZ: "sanjuan"
(3) Lerro honetan "udara" dago idatzita AOSA-n eta ABGZ-ko makinazkoan; azken honetan eskuz aldatu zuen, eta "uda" idatzi.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II, urtarrila-ekaina, 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.

Iruzkina:
"Egun zabala eguzkiz". "Zer egingo diogu, ba. Nire haurtzaroan garitzak baziren, baita segalariak ere, eta poematxo honetan agiri diren beste elementu guztiak ere bai. Eta halaxe ikusten nituen eta halaxe irudikatzen eta maitatzen.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 11).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa