Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ikuskizun ederra

Amaiera: distira ta zorion.

Iturri nagusia: ABG, 152 (ABGZ, 87)

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1987-12 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB bi eskuizkribu daude, biak aski ezberdinak bigarren ahapaldian, eta bietatik ezberdina da gainera ABG liburuko bigarren ahapaldia. Eskuzko bigarren ahapaldiaren bi bertsioak ematen ditugu hemen, beraz, bata bestearen ondoren:
(A)
"Ikuskizun ederra
Gabon-arbola; Gabon:
askoz ederragoa:
Guztiz unibertsoa
piztu duen Kristoa
argi eta zorion". (Abendua 1987).

(B)
"Ikuskizun ederra
gabon-arbola; anitz
ederragoa Gabon:
unibertsoa guztiz
argitzen duen Kristo
eskainka erakutsiz". (1987)

Iruzkina:
"Ikuskizun ederra". "Guztiok ez dugu begi berez ikusten Gabon. Ezagutzen dut Gabonez tristeago sentitzen den jendea. Baita Gabonaz oka eginda dagoela dioena ere. Pena ematen dit. Ez nituzke molestatu nahi inola. Bestela neuk ere esanik daukat, neuri ere ez zaizkidala gustatzen supermerkatuen Gabonak. (Bitoriano Gandiaga, ABG, 125).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa