Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ikusi ditut, mendi-bidean,

Amaiera: iritsi gaitean

Iturri nagusia: ABG, 15 (ABGZ, 2)

Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II -urtarrila-ekaina) + AOSA, 28

Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)

Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)

Gaia 1: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Gazteak

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
ABG-ko eta AOSA-ko testuak berdinak dira funtsean, salbu kortxeteen artean adierazitako aldaerak. ABG-ko testura egindako aldaketa batzuk AOSA-n daude eginda, besteren batzuk ABGZ-n.
(1) Olerti-n ere "gaztedi-talde" dago, baina ABGZ-n egin zuen eskuz aldaketa. AOSA-n "argiak" hitzaren aldaera gisa, "arraiak" ere iradoki zuen eskuz, baina ez zuen aurrera egin aldaketa horrek.
(2) Lerro hau AOSA-ko makinazkoaren gain sartu zuen eskuz, eta ondorengo iturri guztietara pasa zen.

Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dakar, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II (urtarrila-ekaina) 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuten: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.

Iruzkina:
"Ikusi ditut mendi-bidean, San Inazio egunez idatzia dudala diot, baina horrekin gutxi adierazi dut garai hartako San Inazio zer zen Urbian. Jendeak bazekien eragozpenak izango zituela igotzerakoan edo jaisterakoan, Guardia Zibilekin arazoak izango zituela, zeren jakina zen egun horretan ikurrinetik hasi eta benetako Aberri eguna ospatzen zuela jendeak Urbian. Batez ere gazteria igotzen zen Urbiako zelaietara.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 11).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa