Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ni ez naiz politiko,

Amaiera: gutxi gorabehera.

Iturri nagusia: ABG, 102-104 (ABGZ, 42-43)

Beste iturria(k): AOB: 3

Idazte-urtea: 1981 (ABGZ) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Politika

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB-ko eta ABGZ-ko testuak berdinak dira funtsean; baina ABGZ-ko makinazkoaren gain aldaketaren batzuk egin zituen eskuz.
(1) AOB-n eta ABGZ-ko makinazkoan "eta" zekarren; bertan eskuz aldatuta: "baina"
(2) "demonio" hitza ez dago eskuizkribuan; ABGZ inprimategirako kopian sartu zuen eskuz.
(3) Inprimatuan letra etzanez dauden bi lerroak, ABGZ-n komatxoen artean daude.
(4) AOB-ko eskuizkribuan eta ABGZ-n ez da "egin" ageri. Gainera ABGZ-n ezabatuta-edo dago lerro hori, eta puntua (.) aurreko lerroari ipinita, baina liburua inprimatzekoan ez zuten aintzat hartu aldaketa hori.
(5) AOB-n eta ABGZ-n: "denabeharrekoak."

Ingurune-oharrak:
Ik.: Inprimategirako kopian dakar urte hori, autoreak berak eskuz jarria.

Iruzkina:
"Ni ez naiz politiko". "Xelebrea da gauza! Euskaldun garenez guk adierazten ditugun gurari, ikuspegi eta sentimenduak ez dira ez gurari, ez ikuspegi eta ez sentimendu, politika dira! Eta alderantziz, gu euskaldun garenez eta hala agertzen garenez, deabruen mihiz erasotzen gaituztenak, horiek ez dira politiko; zeure izaera okerretik askatu, argitu, eta zoriontsu egin nahi zaituzten ongileak dira, salbatzaile, bide-erakusle eta babes gozo. Ez dira konturatzen -hala nahi dut pentsatu- euskaldun ez direnez ez ezik, beste zerbait direnez ekiten digutela, geurea ezabatu eta berena ezarri nahiz.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 85).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa