Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Berde mardul zelaigoreneko pagoa.

Amaiera: bera zorion onena.

Titulua/Ezkaintza: Uda

Iturri nagusia: Hegats 6 (1992) 5-9

Beste iturria(k): AOB: 5

Idazte-urtea: 1992 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1992 (Hegats)

Gaia 1: Urtaroa

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Urtaroa: Sanjoan

Dokumentu mota: Dakt + Inpr

Poesia / Prosa: Prosa/poesia

Prosa-generoa: Artikulua

Hiztegia:
* lamada = bero bafada
* ardora = galda (?)

Testu-oharrak:
AOB-ko makinazko testua eta argitaratua berdinak dira.

Ingurune-oharrak:
ik.: Bestelako daturik ezean, uste izatekoa da zuzenean aldizkarirako idatzi zuela hemengo testua, argitaratu zen urte berean edo agian aurrekoan. Urte berbera eman diogu.
Beharbada lehenxeagokoa izan daiteke –agian 1989koa– testuaren lehen partean bere 60 uden oroitzapenean murgiltzen baita: 1989 bete zituen 60 urteak –eta 60 udak–.
Pagoaren udako itzal ederrean etzanda bere udako oporraldiak emanak zituen lekuak gogoratzen ditu, bakoitzaren deskripzio laburra emanez: Itsasertza (Zarautzen behintzat egin zuen oporraldirik), hiri erraldoia (Madril?), Herriberri, Soria, Donapaleu, Suitzako Lausanne, Portugalgo Setubal.
[I] Gandiaga Suitzan izana zen oporretan, Julian eta Anjelita adiskideekin. Dena dela, hemengoaz gain ez dugu ibilaldi horri eta Suitzari buruzko bestelako erreferentziarik aurkitu.
[II] Portugalen ere Julian eta Anjelita adiskideekin eta beste bi lagunekin izan zen oporretan. (Daukagun informazioaren arabera, hango "Klabelen iraultza" gertatu (1974) eta handik bizpahiru urtera). [III] Harlepo (Arlepo): Arantzazuko Sindika ostatutik gora, Malla alderako mendaldea.
[IV] Horrelako gauei buruz luze dihardu "San Juan bezperako gau" hasten den testuan.
[V] Zarautzen behin baino gehiagotan eman zituen oporrak, Julian eta Anjelita adiskideekin, beraien Zarauzko adiskide Iñaki eta Elenak beraientzat utzitako etxean. 1986ko udaldia izan zen horietako bat.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa