Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: San Juan bezperako gau beranduan

Amaiera: baina laster apaldu da.

Titulua/Ezkaintza: Amets baten kronika

Iturri nagusia: AOB: 5

Idazte-urtea: 1992 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Sanjoan

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: Biografia: Familia

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Artikulua

Hiztegia:
* fraile eta fraide: biak erabiltzen ditu Gandiagak.
* koko = mamu
* albitz = yerba de hoja larga y áspera (I-G)
* arkasatz = endalahar; erratz
* saskara = saskarri (g, broza)

Testu-oharrak:
(1) Hasieran "sasiak" idatzi zuen, "kokoak" hitzaren lekuan.
(2) Lerro hau eta aurreko beste hirurak honetara zeuden hasieran:
"Alegridsa [?] zeruan
alegridsa [?] da munduan.
Hain dago dana eder,
zoratzeko moduan."
"alegridsa": bestelako irakurketarik ezin izan diogu aurkitu eskuizkribuari. Lau lerroak gaineko arrasto handiz erdi ezabatu eta beste lau lerroak idatzi zituen alboan.

Ingurune-oharrak:
ik.: Idatzi honetan diharduen San Joan gauei, Ikastetxeko terrazan ematen zituenei, buruzko erreferentzia esplizitoa daukagu "Berde mardul zelaigoreneko pagoa" hasten den testuan ere: "Azken urteotan seminarioko gorengo terrazan jartzen naiz egun luzearen amaibako iluntzeari eta etxe bateko eta besteko suei, itxungitzen diren artean begira". Azken testu horri 1992ko urtea esleitu diogu; urte berekotzat edo zerbait geroagokotzat jo genezake hemengo hau ere.
[0]"Amets baten kronika" titulua eman zion autoreak idatzi honi. Ildo horretatik ulertzekoa da, beraz, testu osoa. Testuan aipatzen dituen leku-izenak, gehienak, Arantzazuko baserri eta ostatuenak dira: Gomiztegi, Sindika, Aizkirri, Goikobenta, Zelaizabal.
[I] Zein ote da hor aipatzen duen Fr. Anjel? Ez da Fr. Anjel Olano, aipatzen dituen osasun-aitzakiarik ez baitzuen izan, uste dugunez, fraide izan zen bitartean. Gandiaga bera da nonbait Fr. Anjel, kontakizuna aurrera ahala Yoni-ri kontatzen dizkion istorioak Orbelaun baserrian berak bizi izandakoak gogoratzen baitituzte; gainera halako batean "guka" hasten da Fr. Anjel, ordurarte hirugarren pertsonan kontatzen ari zena, eta azkenerako "nika". Izatez kontakizuna aurrera doalarik, badirudi ahaztu egiten dela Yoni horrekin, eta bere aldetik jarraitzen duela Orbelaungo Sanjoan suaz eta festaz hitz egiten.
[II] Frai Luis, berriz, Arantzazu auzoko bertako fraidea zen, urte askotan Arantzazuko komentuan bizi izana, eta bertan hil zena.
[III] Yoni: Dioni (Dionisio Arruti) ote da? Arantzazuko Seminarioan urte askotan irakasle izana.
[IV] Ohartzekoa da, nola Orbelaungo oroitzapenak kontatzen hasten denean, bizkaierara aldatzen den.
[V] Badirudi argitaratzeko idatzi zuela artikulu hau, hori idatzi ondoren eta kolore ezberdineko boligrafoz tartekatu zuen irakurlearentzako ohar horrek adierazten duenez; baina ez dugu inon argitaratu zuenik jakin. Non dago eranskin hori? AOB-n badago makinaz idatzitako orri bat "San Juan beisperan zer kantetan genduan?" hasten dena, eta datu-basean aparteko erregistroa duena. Agian hori izan daiteke hemen aipatzen duen eranskina; izatez artikulu hau eta bestea berdintsu hasten dira, baina orri horretakoa besteren batengandik jasoa du Gandiagak; ez da zuzenean bere bizitzako oroitzapenetakoa.
[VI] Julian: Goikobentan apopilo-edo bizi zen Araozko gizona, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz batez ere Araotz, Arantzazu eta Oñati aldeko bide bazterrak garbitu eta zaindu zituena urte askotan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa