Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gandiaga maitea:

Amaiera: ihardutea apalik eta xalorik.

Titulua/Ezkaintza: Gandiaga Bitoriano. Arantzazula ahaleginen poderioz seguru asko, elkartasun handiagorik ez zen nabari. 56 norbanakok osatua izateko, giroa ez zen batere latza, ez zurruna, onarpenezkoa eta armonia onekoa baino. Ur mehe eta argiagoetatik ur lodi eta urdinagoetara igaroa bezala aurkitu nintzen eta ur berrietara girotu beharrean aurkitu nuen burua. Teologiari sendo heltzea erabaki nuen, frantziskotar bizimoduan murgilagotzea Erreglaren eta Konstituzioen berrirakurketa baten bidez eta elkarbizitzako engranajean leku bat aurkitzea eta betetzea. Hortan bota ditut orain arteko egunak bi-hiru urte hauetan. Ez dakit taiuzko ezer asko ikasi dudanik idako urteotan. Baina horixe nahi nuen: zertxobait geitxoago ikastea, zer-eman zerbait pilatzea eta idazle bezala gauzagotzea. Sarri pentsatu dut bai kuartilako boteilan litro bat sartzen aritzea alperrikoa dela ere, eta ezinezko kontzeptu berri eta handiak irentsi beharrez saiatu baino hobe dudala dakidantxoz ihardutea apalik eta xalorik.

Iturri nagusia: AOB: 3

Idazte-urtea: 1993-06-16

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Gutuna

Hiztegia:
*idako = joandako azken

Ingurune-oharrak:
[I] 1989-1990 ikastaroa izan zuen Gandiagak azkena, seminarioa itxi egin baitzuten orduan; hala ere, seminarioan bizitzen jarraitu zuen urtebetez, Joseba Etxeberriarekin batera, seminarioa bera zaintze aldera. Gero komentura aldatu zen bizitzera.
Gutun hau Gandiagak Bitorianori idatzitakoaren erantzuna da: biek data bera daramate. Hark honako hasiera du: "Bitoriano adiskidea"

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa