Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gure gaztaiñadi,

Amaiera: betiren betiko.

Titulua/Ezkaintza: Alaxe

Iturri nagusia: AOB: 2

Idazte-urtea: 1967 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Izadia

Azpi-gaia: Izadia: Arbolak

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Makinazko testuaren gain eskuzko aldaketa askotxo ageri da. Horiek ontzat emanez, jatorrizko makinazkoak kortxeteen artean ipini ditugu, edota ohar zenbakituen bidez adierazi.
(1) Lerro hau eta aurrekoa honetara zeuden makinazkoan: "diranetaz, iñor / ez da arduratutzen"
(2) Lerro hau ez dago jatorrizko makinazkoan. Eskuz erantsi zuen.
(3) Lerro hau eskuz gaineratu zuen.
(4) Lerro honen ondoren beste hau zegoen makinazko jatorrizkoan: "ez arduratzen", baina gainetik eskuz ezabatuta ageri da.
(5) Lerro hau eta aurreko biak honetara zetozen makinazkoan, lau lerrotan:
"Eta nola gauden
edozein aitzakiren
arrimura dantzatzen
betikoz oituak."

Ingurune-oharrak:
ik.: Olerki honi "Alaxe" titulua gaineratu zion eskuz. Aránzazu aldizkarian 10 artikulu literario argitaratu zituen Gandiagak, hitz lauzkoak, titulu orokor honen pean: "Alaxe". Hemengo hau ez zuen aldizkari hartan ez beste inon argitaratu. Baina badirudi sail hartan argitaratzekotan-edo idatzi zuela, zeren eta olerkiaren buruan eskuz idatzita baitago saileko artikulu-tituluen pare-pareko hau: "Alaxe... eta gaztainadiak"; aurretik "Alaxe eta alaxe: eta gaztainadiak" ezabatu egin zuen. Artikulu haiek denak 1966an eta 1967an argitaratu zituen; urte horietakoa da seguruenik olerki hau ere: 1967. urtea esleitu diogu.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa