Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bertso kaxkar batzuek

Amaiera: txarra ez izanik.

Iturri nagusia: L2G, 48

Beste iturria(k): AOB: 1 + OAR, 26 (eskuzkoa, 27. or.) + L4G, 10

Idazte-urtea: 1980-07-03 (L4G)Foruan

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Irakaslea

Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
Bertso hauen bost kopia iritsi zaizkigu: Aurrena AOB-koa da —horren kopia hutsa da L4G-koa—: hirugarren ahapaldiko azken bi lerroak honetara daude horietan: "Jaunak onets bezaigu / ta gehitu ardura", eta galdera zeinu bat dago ondoan; beste hiru kopietan (L2G-n, OAR eskuzkoan eta OAR makinazkoan) aldatuta daude bi lerro horiek: "Jaunak unoro argi / bezaigu ardura". Gainontzean berdina da bost kopietako testua.
(1) Azken bi lerro hauek honetara daude AOB-n eta L4G-n: "Jaunak onets bezaigu / ta gehitu ardura".
(2) AOB-en beste honetara dago azken lerroa: “gutxi ez izanik”.

Ingurune-oharrak:
[I] Oporretan bilerak egin ohi zituzten Arantzazuko eta Foruko fraidegaien ikastetxeetako irakasleek, bietako pedagogi arazoak aztertzeko edo. 1980an egindako horrelako bilerakoak dira bertso hauek, Foruan sinatuak.

Iruzkina:
“Kurtso bukaeran irakasleok geure bilerak egin ohi ditugu geure arazo pedagojikoak aztertzeko. Bi-hiru egun ematen ditugu hortan hainbat Seminariotako irakaslek. Gero eskurtsioak, kanpinaldiak-eta ere egin ohi ditugu.” (Bitoriano Gandiaga, OAR, 22. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa