Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: San Bernardon izan naiz,

Amaiera: hutsune isilezkoa.

Iturri nagusia: AAP, 1

Idazte-urtea: 1974

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Biografia

Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Ingurune-oharrak:
Lau testu behintzat baditu Gandiagak San Bernardo Barriakoaren inguruan. Batez ere San Bernardoko erromeriari buruz, Araozko eta Arantzazu mendiko gazteek abuztuaren 20an egiten zutenaren inguruan (ik. "San Bernardoz-edo, zuk" eta "Ta San Bernardora" hasten diren olerkiak). Gandiagak berak atsegin zuen Barriako San Bernardo. Badirudi San Bernardo egunez meza ematea ere egokitu zitzaiola inoiz, beraren eskuizkribuen artean aurkitu baitugu, gaztelaniaz, San Bernardoren bizitzari buruzko datuen papera. Olerki honetan San Bernardo eliza eta monasterioari berari buruz ari da.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa